Palacio de Aroztegiaren salaketarengatik Baztango Udal Gobernuko hautetsiek epailearen aitzinean deklaratu beharko dute

  • Ortzegunean 10:00etan dute hitzordua Nafarroako Auzitegi Nagusian eta ordu erdi lehenago elkarretaratzea deitu dute


2018ko ekainaren 06an - 09:00
Joseba Otondo alkateak eta Garbiñe Elizegi alkatea ohiak 2016ko urrian ere deklaratu behar izan zuten Iruñean (argazkia: erran.eus)

Joan den ereiaroan Elizondoko plazan Aroztegiko proiektu urbanistikoaren kontra egindako Komantxeen kanpaldiarengatik, Palacio de Aroztegia enpresak Baztango Udal Gobernuko bortz kideen aurka salaketa paratu zuen. Hain zuzen, Joseba Otondo alkatea, Mikel Ortega alkateordea, Maite Iturre, Florentino Goñi eta Iñigo Iturralde zinegotziak salatu zituen eta, orain, ortzegun honetan, Nafarroako Auzitegi Nagusian epailearen aitzinean deklaratu beharko dute.

Ez da lehendabiziko aldia Palacio de Aroztegia enpresak Baztango udal hautetsien aurka salaketa paratzen duena, aitzinekoetan Garbiñe Elizegi eta Joseba Otondo alkateen aurka judizialki jo izan baitu. Salatutakoen deklarazioa ortzegunean 10:00etatik aitzinerat hasiko da Iruñean Nafarroako Auzitegi Nagusian. Lehenago, 09:30ean, toki berean elkarretaratzea eginen da Jazarpen judizialik ez. Aroztegia gelditu lemarekin.

Joseba Otondo alkateak salatu duenez «Palacio de Aroztegiak baztandarrak hankapean hartu nahi ditu, Baztango erakundeak suntsitu eta herri-lurrak bereganatu. Eta beraien erranetara ez makurtzeagatik, izutu nahi gaitu. Baina herritarren alde zutik segituko dugu, ez gaituzte menpean hartuko».

Albiste hau Erran.eusek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2022-05-16 | ARGIA
Aroztegiako obrak geratzea lortu eta urtebetera, festa egin dute Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.


Aroztegiako erresistentziaren lehen urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.


2022-02-16 | ARGIA
Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Herritarrek eta Baztango Udalak esandakoa berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epai batek. 2021eko maiatzean abiatutako Aroztegia urbanizatzen hasteko lanak legez kanpo egin zituzten.

2022-01-27 | ARGIA
Aroztegiako proiektuaren aurka egiteagatik, sei herritarrek deklaratu behar izan dute Nafarroako Auzitegian

Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.


Eguneraketa berriak daude