Oteiza eta 50eko hamarkadako artea, erakusketa batean


2009ko azaroaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Oteizaren itzala 50 urteetako Espainiako artean erakusketa zabalduko dute gaur Altzuzako Oteiza Museoan. Angel Ferrant, Nestor Basterretxea, Andreu Alfaro, Eduardo Chillida eta beste hainbat artistaren lanak ere bilduko ditu erakusketak, Oteiza beraren lanez gain. Guztira 48 obra izango dira ikusgai, hiru ataletan banatuta: atarikoa, bilguneak eta testuingurua. Erakusketa datorren otsailaren 15a arte izango da eta martxoan Zaragozara eramango dute. Bestalde, izen bereko liburua argitaratuko du Alfonso de la Torre komisarioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude