Olaztin hondakinak erraustearen kontra, manifestazioa egingo dute larunbatean

  • Uztailaren 21ean manifestazioa egingo dute Olaztin (Nafarroa), FCC enpresaren porlan fabrikan hondakinak erraustearen kontra protesta egiteko. Manifestazioa deitu dutenek diotenez, lantegi horrek baimenak lortu nahi ditu 20.000 tona zabor eta 16.500 tona plastiko, lokatz, pneumatiko eta abar erraustu ahal izateko.


2012ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Igandeko manifestazioa iragartzen duen afixa.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jarduera horren kontra daude inguruko udalak eta kezka inguruko eskualdeetara ere zabaldu da. Tafallako eta Atarrabiako Udalek ere errausteko asmo horien kontrako jarrera erakutsi dute.

Baina FCCk Nafarroako Gobernuaren eskutik lortu ditu hondakinak erraustu ahal izateko baimenak. Horretarako, proiektu hori “udal interesaren gaindiko” gisa sailkatu dute. Olaztiko porlan fabrikak “lehentasuna” emango lieke Nafarroatik datozen hondakinei, baina ez du baztertzen beste herrialdeetakoak ere jasotzea.

Igandeko manifestazioarekin bat egin dute, besteak beste, Greenpeacek, Ekologistak Martxanek eta Sakanako, Lizarraldeko eta Goierriko udalek.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude