Motxila daroaten gizon magrebtarrak identifikatu nahi ditu Bilboko Udaltzaingoak

  • Agindua onartezina dela salatu du EH Bilduk. Ertzaintzarekin batera landu du araua Udaltzaingoak. Horren arabera, Bailen kaletik eta Erriberako eta San Anton zubietatik Bilboko San Frantzisko auzora helduko diren motxiladun gizon magrebtar guztiak identifikatuko dituzte.


2016ko abenduaren 16an - 11:55
Bilboko San Frantzisko auzoa (Arg: O.Martinez, Deia)

Izaskun Guarrotxena EH Bilduko zinegotziaren esanetan, agindua giza eskubideen aurkakoa da, eta “ez dauka zerikusirik EAJk eta PSOEk sustatu nahi omen duten hurbileko poliziarekin”. Pertsona talde oso bat “kriminalizatzeko” ideia dela esan du, eta udal gobernuari galdetu dio onetsi egin duen ala ez.  

Horren harira, segurtasuna herritarren mesederako zerbitzua izan beharko lukeela esan du, eta inoiz ez haien kontrako modu prebentiboa. Tomás del Hierro segurtasun sailburuaren berehalako azalpenak eskatu ditu Guarrotxenak, eta gaineratu du giza eskubideak murrizten duenak ez duela helbururik lortzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


“Kaleko salmenta aurrera eramaten utz diezagutela aldarrikatzen dugu"

Apirilaren 18an, Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea deitu zuen, Bilboko manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko.


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eguneraketa berriak daude