Marotok Gasteizko Udalean 68 milioi euroko defizita utzi duela salatu dute

  • Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkate berriak gainontzeko taldeei helarazi die Udaleko diruzainak egindako informea: Marotok 68 milioi euroko zuloa utzi duela.  

Maroto alkate ohiak 68 milioi euroko zuloa utzi duela adierazi dute (argazkia: huffingtonpost.es)

2015eko uztailaren 09an - 12:47

Ekainaren 15ean eskatu zien Urtaranek alor ekonomikoko buruei Udalaren egoeraren inguruko informea. Udal gobernuak uste du, ateratako defizitaz gain, udal langileei oraindu beharreko 2012ko abenduko paga ere gehitzea posible dela, 5 milioi euro inguru.

Dokumentua aztertu eta gero, Urtaran alkateak gainontzeko taldeak deitu ditu bilera egiteko, Udalaren kontuak onbideratzeko helburuarekin. EH Bilduk jada martxoan iragarri zuen Tuvisaren aurrekontua irailean amaituko zela, eta Miren Larrion alkategaiak PPren gobernuak 50 milioi euroko “zor ezkutua” utzi zuela ere salatu zuen.

Javier Maroto Gasteizko PPko bozeramaile eta alkate ohiak adierazi du ikuskatzaile berari ikerketa egitea eskatu ziola, eta emaitzek erakutsi diotela Udala egoera onean dagoela eta duela lau urte baino 14 aldiz gehiago aurreztu dutela: “Garai hartan 43 milioitik gorako defizita zegoen, eta egun superabita utzi dugu”.

Alkate berriari egotzi dio EH Bildurekin hitzarmena egiteko edozein aitzakiaren bila dabilela: “Badirudi Urtaranek egoera oso zaila aurkeztu nahi duela erru guztia PPrena dela esateko”, adierazi du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako politika
25 biztanleko Ribaguda herriko alkate ohia zigortu dute 145.183 euro bereganatzeagatik

Arabako Ribagudako alkate ohiaren aurkako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak: lau urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra.


Gobernaezintasunak Aldundietan: aurrekontuak luzatu behar, gehiengo faltagatik

EAJk eta PSE-EEk, gehiengorik ez duten Arabako eta Gipuzkoako Aldundietan, ez dute lortu aurrekontu proiektu berriak onartzea.


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


Eguneraketa berriak daude