Maite Orue torturatzeagatik epaitutako poliziak absolbitu dituzte


2010ko abenduaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Madrilgo Lurralde Auzitegiak ez ditu frogatutzat jo bost polizien kontrako tortura akusazioak eta absolbatu egin ditu. Maite Orue 2005ean atxilotu zuten ETArekin kolaboratzen zuelakoan eta inkomunikatua izan zen egunetan etengabe jo zutela, eta sexu erasoak, bortxaketa mehatxuak eta umiliazioak jasan zituela salatu zuen. Bost urte beranduago, abenduaren 14an, erasotzaileen kontrako epaiketan lekukotasuna eman zuen Oruek, baina epaimahaiak ez du aintzat hartu lekukotasun hori, egiazkotzat jotzeko beharrezko ezaugarriak ez omen dituelako. Ondorioz errugabetzat jo ditu bost poliziak, fiskaltzak eskatu bezala. Torturaren Aurkako Taldeak gogor salatu du epaia, baina adierazi du epaia egitea bera “garaipena” izan dela, Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura kasuez aparte, Oruerena izan baita azken bederatzi urteotan epaituriko bakarra.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude