Libre utzi eta ordu gutxira atxilotuta izan dute Khader Adnan palestinarra

  • Israelgo poliziak hamaika hilabete kartzelan egon den Khader Adnan preso palestinarra atxilotu du, aske geratu eta ordu gutxira.


2015eko uztailaren 14an - 12:20
Khader Adnan kartzelatik atera ostean

Adnan igande gauean askatu zuten hamaika hilabete kartzelan igaro ostean eta horietako 55 eguneko gose grebaren ondoren.

Astelehen gauean ordea Jerusalemen atxilotu zuten, Ramadaneko Laylat al-Qadr ospakizunetan parte hartzen ari zenean. Poliziaren ustez, “baimenik gabe” sartu zen Zisjordanian. Ondoren Beituniako atxilotze zentrora eraman zuten eta bertan ordu batzuk eduki eta galdekatu ostean askatu egin zuten.

Adnan bere bizitzan hamargarren aldiz “atxiloketa administratiboan” izan da, joan den uztailean kartzeleratu zutenetik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Protesta

Aste nekagarri bateko igandea da. Gauza gutxi egiteko, nahiz eta beti egon zeregina etxean, urgentziazkorik ez oraingoan. Dolce far niente-rako aproposa, eguraldia ere dudakoa delako. Etxean geratzeko egun egokia. Herrian, baina, eguerdirako manifestaziora deituta dago Gazaren... [+]


Eurovisioni boikota egiteko deiak indar hartu du, Israelen genozidioa zuritzea egotzita

Maiatzaren 11n ospatuko da Suedian Eurovision jaialdia eta Israelen parte hartzeak kritika ugari sortu ditu. Europako milaka artista eta ehunka antolakundek jaialdiari boikota egiteko deia egin dute. Aurten Malmö hirian izango da ekitaldia eta aurreko egunetan, milaka... [+]


Eguneraketa berriak daude