Lau hilabeteko gurasotasun baimena ezartzea proposatu du Europako Batzordeak

  • Gurasotasun baimena eta seme-alabak zaintzeko baimena lau hilabetera luzatzeko proposamena egitea onartu du Europako Batzordeak. Proposamenak aldaketa handia ekarriko luke Hego Euskal Herrian, lau asteetara luzatu berri baita baimen hori.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko apirilaren 27a

Bruselan aurkeztu du proposamena Elkarrizketa Sozialerako Batzordeko lehendakariorde Valdis Dombrovskisek. “Familiako eta laneko bizitza uztartzeko” neurriak aurreikusten du gurasoek ordaindutako lau hilabeteko baimenak eskatu ahal izango dituztela seme-alabek hamabi urte bete arte. Neurriak aurrerapen handia ekarriko luke baimen mota horien arloan; Espainiako Estatuak aurten bertan lau asteetara luzatu baitu baimen mota hori.

Gainera, neurri berriak aitortuko du gizonezkoentzat seme-alabaren jaiotzaren inguruan hamar eguneko baimen berria onartzea, eta senide gaixoak zaintzeko urteko bost eguneko baimena. Baimen guzti horiek gaixotasun baja bezainbeste ordainduko lirateke. Bestalde, seme-alabak dituzten gurasoek ordutegi malguak eskatzeko eskubidea edukiko dute.

Batzordeak eman dituen azalpenen arabera, aitek seme-alaben zainketan ardura handiagoa hartzea eta hala emakumeak soldatapeko lanetan pisu gehiago hartzea dira neurrien helburuak. 2015ean gizonezkoak baino %11,6 emakume gutxiago zegoen soldatapeko lanekin, eta diferentzia hori %30era igotzen da sei urte baino gutxiagoko haurrak dituzten familietan, Batzordeak neurria justifikatzeko emandako datuen arabera.

Europako patronala kontra

Proposamenak “lana sortzea eta lehiakortasuna” murriztuko dituela esan du Europako patronalak, Business Europek. Sindikatuen Europar Konfederazioak, berriz, proposamena babestu du eta patronalaren negoziaziorako borondate eza kritikatu ditu.

Dena den, Deia-k eman duen albistearen arabera, Batzordeak Europako Parlamentuko alderdi kontserbadoreei eta estatu kideei aurre egin beharko die proposamena aurrera ateratzeko.

Kanal honetan artxibatua: Familia

Familia kanaletik interesatuko zaizu...
Bai ala ez baino harago

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan jakin zuten zientzialariek emakume bat norberaren obuluz ernaldu ez zen umeaz erditu zitekeela. Orain herritarron ahotan dago gaia, gure ingurukoek egin dutelako edo egin nahi dutelako, eta batez ere, aldeko eta aurkako iritzi abaniko handia dagoelako. Euskal Herrira 250 haur inguru datoz urtero atzerriko emakumeen umetokietan hazita. Hemen debekatuta dago. Eztabaida ez da legeztatu edo debekatu, hori baino askoz korapilatsuagoa da. Konplexutasun hori ulertzeko... [+]


"Politika, ekonomia eta kultura hegemonikoek gerra deklaratu diote bizitzari"

Yayo Herreroren hitzak dira, Emunek antolatutako jardunaldietan eskainitako hitzaldian esanak. Berrikuntza sozialak zein gizartearen erronkei egin behar dien aurre azaldu du, batik bat, krisi ekologikoari eta zaintza krisiari.


2017-09-14 | ELA sindikatua
Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia
300 greba egun baino gehiago eta Bizkaiko zahar etxeetako gatazkak bere horretan dirau. Gatazka sozial hau bizi duten langileek –bereziki emakume izateagatik– jasan behar dituzten mespretxu eta irainak gizartearekin konpartitu nahi dituzte.

2017-06-27 | Xalba Ramirez
EAEko emakumeek zaintza lanetan gizonezkoen ia denbora bikoitza ematen dute

Eustatek egindako kontziliazioari buruzko lanaren emaitzaren arabera, gizonezkoek etxeko lanetan egiten dituzten ordu kopuruak gora doazen arren, parekidetasunetik urrun daude oraindik: emakumeek egunean batez beste 9,4 orduz egiten dituzte zaintza lanak, gizonek 5,4.


2017-05-07 | Juan Mari Arregi
Marketin sozialeko erasoaldia Europan

Europar Batasunak zuzentarau eta gomendio multzo bat onartuko du agenda soziala berreskuratzeko. Iragarria zuen halakorik egitea, baina ahaztuta zeukan. Familiaren eta lanaren arteko kontziliazioa hobetzeko lau ekimen daude tartean, baita babes soziala –langabetuak barne–, kontratazioa eta lanegunak hobetzeko neurriak ere.


2017-03-24 | ARGIA
Arabako herrietako zaharrek etxean eta senideekin bizi nahi dute

80 urtetik gorako arabarren %83k, geroan ezintasunen bat izan edo ez, etxean bizitzen jarraitu nahi du eta zaintzaileak senideak izatea.


2017-03-12 | Itxaro Borda
Hobe nuela ezkondu

Gurasoek lehen, gaur egun bezala funtsean Amama filma aintzat hartzen baldin badugu, sortzen zitzaizkien haur bakoitzaren destinoa zedarritzen zuten: bata etxeko zen, neska ala mutila izan, bestea elizarako, gainerakoak armadan sartzera eta lurralde urrunetan edo auzoan finkatzera deituak ziren. Gaur aipatuko dugun euskalduna fraide bilakatzekoa zen baina bidean xedeak aldatu zitzaizkion: amodioaren indarra!


2017-02-19 | Lander Arretxea
Gorputzari eta bizitzari kasu egiteko lanak

“Bizitza erdigunean jarri”. Gero eta gehiago entzuten da ekonomia feministaren aldarrikapen asko laburbiltzen dituen esaldia. Baina zertaz ari gara zehazki lelo hori errepikatzen dugunean? Nola eraman ikuspegi hori proiektu edo enpresetara? Ahalegin horren onurak eta ajeak ongi ezagutzen dituzten bost lagunengana jo dugu erantzun bila.


Lesbiana bikote bati semea erregistratzeko jarri dizkioten arazoen aurka, 100.000 sinadura

María José Torres eta Brenda Kelleher ezkonduta daude 2007tik, ume batez erditu zen Kelleher ekainean, eta bien seme bezala erregistratu nahi izan zutenean, epaileak behartu zituen intseminazio bidez izan zela adierazten duen dokumentazioa aurkeztera, Torres ere ama zela frogatzeko.


Alabak ahaldundu... eta semeak?

Ez dute berdin bizi kalea neskek eta mutilek, herriaz gozatzeko askeago eta lasaiago sentitzen dira mutilak. Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta belaunez belaun transmititu egiten da. Batik bat amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, babestu nahi eta era berean askatasuna eman nahiaren arteko oreka mantendu ezinean. Semeak beste film batean bizi dira. Lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Eta beste kontu bat: gizonak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude