Kukai Dantza Taldeak irekiko du Bilboko BLV-ART programa

  • Irailaren 25ean hasi eta urriaren 4ra arte luzatuko da aurten hiri-adierazpenen BLV-ART programa. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan antzerkia, aire zabaleko zinema, musika, dantza eta beste izango dira ikusgai hamar egunez. Hasiera Kukai Dantza Taldearen “Gela jauziak” ikuskizunak emango dio ostegunean 21:00etan Martzanako kaian.


2014ko irailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kukai dantza taldeak Cesc Gelabert koreografoarekin elkarlanean landutako 'Gela Jauziak' ikuskizunak emango dio hasiera aurtengo BLV-ART programari. (Arg.:bilbaokultura.net)

San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoen garapenerako, bertako kultur eragileek eta Bilboko Udalak kulturaren aldeko apostua egiten dute ekimenarekin, auzoak arte eta sormenaren erakuslehio bihurtuz.

Ikuskizun ugari izateaz gain, Arty Walks bisita gidatuak egingo dituzte auzoko erakusketa eta sorkuntza espazioetatik. Modu horretan, auzoaren “eraldaketa prozesua” eta bertan ezartzen ari den “artisten komunitatea” ezagutarazteko. Euskaraz eta gaztalaniaz izango dira arte-ibilibideak eta parte hartzeko izena eman behar da kulturabarrutik.net webgunean.

Antolatzaileek, bestalde, musika emanaldiak nabarmendu dituzte. Urriaren 2an Bundapa Sound hip-hop taldea eta Bartzelonako Malputo Dest rap abeslaria izango dira Arte Berreginen Museoan. Urriaren 4an, aurtengo edizioari bukaera emateko, Educados eta Kilometro 11 taldeek joko dute Mariaren Bihotzaren plazan.

Egitaraua bideoan

Egitarau osoa ondorengo bideoan bildu du Bilbo Kulturak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Babesten gaituen itsasoa

Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.

Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]


2024-05-12
Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude