Kaliforniak independentziarako bide korapilatsua ireki du, helburua erreferenduma 2019an

  • Kaliforniaren independentziaren aldeko mugimenduak erreferendum bat egiteko eskaera aurkeztu du astelehenean. Estatuko fiskal nagusiari eramaniko eskakizunak Kalifornia estatu libre eta burujabea izan beharko litzatekeen galdetzea proposatzen du. Prozesua aurrera ateratzea zaila izango den arren, gogor lan egingo dutela ziurtatu dute.


2016ko azaroaren 23an - 11:57
(Arg.: @Hispantv)

Yes, California mugimenduak lehen pauso erreala eman du independentziarantz. Estatuko konstituzioaren bigarren artikuluan oinarriturik, bozketa egiteko tramitazioak hasi ditu. Mugimendua 2014an sortu arren, Donald Trumpen garaipenarekin gorakada bat bizi du. #Calexit terminoa erabiltzen dute, Britainia Handiko Brexitari keinu eginez.

2019ko martxoaren 13an egin nahi dute galdeketa. Galdera honakoa izango da prozesua aurrera eramanez gero: “Kalifornia estatu libre, independente eta burujabe bilakatu beharko al litzateke?”  

Hautesle-erroldaren erdiaren parte-hartzea eta botoa ematen dutenen %55ek baiezkoaren alde egitea beharrezkoak dira erreferenduma independentzia aldarrikapen gisa hartzeko. Hori gertatuz gero, gobernadorea derrigortuta egongo litzateke NBEn sartzeko eskatzera.

“2019ko udaberrian, kaliforniarrak hautetsontzietara joango dira bozketa historiko batean erreferendum bitartez Kalifornia AEBetatik irten behar den erabakitzeko”, azaldu du mugimendu independentistak.

Erreferendum horretara iristeko gizartearen babesa lortu behar du mugimenduak. Horretarako lehen pausua 585.407 sinadura biltzea dute, 2018ko azaroan, ea hurrengo udaberrian erreferenduma egin nahi duten bozkatzeko. Estatuko konstituzioaren hirugarren artikulua aldatzea ere lortu beharko dute: “Kalifornia AEBetako zati bereizezina da”.

AEBetatik irtetearen aldekoen arrazoi  nagusia Kaliforniak Gobernu Federalari ordaintzen dion zerga kopurua da, gehiegizkoak askorentzat trukean jasotzen dutenarekin alderatuz. Estatu independente gisa funtzionatuz gero, Kalifornia munduko seigarren potentzia ekonomikoa izango litzatekeela defendatzen dute.

Prozesuak aurrera egiteko aukerak urriak dira, AEBetako konstituzioak ez baitu sezesiorako biderik onartzen. Aldatu ahal izateko Kongresuan 38 estaturen baiezkoa beharrezkoa da. Hori dela eta, independentistek zuzenean NBEra jotzearen alde egiten dute, autodeterminazio eskubidean oinarrituta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kalifornia
Plastikoak errez erregaia sortu? Minbizia eragiten duen teknika "ekologiko" berria AEBetan

AEBetako Ingurumen Babeserako Agentziak Chevron birfindegiari baimena eman dio plastikoak errez erregaia sortzeko, estrategia ekologistaren eta petrolioarekiko dependentzia txikitzearen izenean. Airea arnasten dutenen artean, ordea, lautik batek minbizia garatuko du,... [+]


AEBek energia ekoizteko "aurkikuntza historikoa" egin dutela diote hedabideek

"Energia garbi, merke eta mugagabea" sortzeko fusioan "mugarri historikoa izango den aurkikuntza" egin dute AEBetan bertako hedabideek jakitera eman dutenez. Astearte arratsaldean emango dituzte xehetasunak, eta ikusteko dago ea eguzkiak energia sortzeko... [+]


Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikus ditzakeela salatu du langile ohi batek

Brennan Lawson-ek Kaliforniako justiziaren aurrean salatutakoaren arabera, Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikusteko aukera ematen duen barne-erabilerarako tresna bat dauka. Horren berri izan zuenean bere legezkotasuna zalantzan jarri zuela dio eta horregatik... [+]


2018-12-18 | Iñigo Igartua
Aurpegiak ezagutzeko sistema erabili du abeslari batek erasotzaileak zelatatzeko kontzertu batean

Taylor Swift abeslariak ikusleen aurpegiak arakatu zituen kiosko batean ezkutatutako sentsore biometrikoen bitartez, The Rolling Stone aldizkarian irakur daitekeenez.


2018-11-12 | Iñigo Igartua
31 hildako eta 200 desagertu baino gehiago dagoeneko, Kalifornia iparraldeko sute bortitzetan

San Frantzisko inguruetan 45.000 hektarea eta 6.450 etxebizitza erre, eta gutxienez 29 hildako utzi dituen “Camp Fire” sutea izan da gogorrena.


Eguneraketa berriak daude