Kalifornia larrialdi egoeran, 24 sute handi kontrolatu ezinda

  • 10.000 suhiltzaile profesionalek hegazkin eta klase guztietako materialez lagundurik ez dute lortzen Kalifornia garretan daukaten 24 sute handiak itzaltzerik. Lau urteko lehorte handiak pentsarazten du 2015ko uda hau benetan tragikoa gerta daitekeela munduko seigarren ekonomia handiena den herrialde hartan. Jerry Brown gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du lurralde osoan.


2015eko abuztuaren 06an - 08:43
Kaliforniako Lower Laken Rocky sutea etxe bat harrapatzen. (Argazkia: Justin Sullivan)

Azken 120 urteotako idorterik handiena nozitzen ari delarik, Kalifornian egia bilakatu da askoren beldurra: suteak bazter guztietan. Aurtengo orain arteko handienak, uztailaren 29an piztu zen Rocky suteak, 26.000 hektarea kiskali ditu: 2.900 bonbero ari dira amatatu nahian dagoenekoz 12.000 lagun beren etxeetatik urrutiarazi dituen sute erraldoia. Kaliforniako oihanen eta suteen arduradun nagusia den Ken Pimlottek eman du larrialdiaren tamaina ulertzeko datua:  dagoenekoz aurten 3.897 sute eduki dituzte Kalifornian, askoz gehiago azken bost urteotako media egiten duten 2.552ak baino.

Orain artean 60.000 hektarea inguru kiskali dira, agintarien esanetan. Oraindik datuok urrun daude urterik gaiztoena izan zen 2008an erre ziren 469.000 hektareetatik, baina uda hasi baizik ez da egin eta kalteak oso azkar ari dira ugaritzen: joan den asteburuan bost ordu laburretan errausti ziren 8.000 hektarea inguru, urte osoan galdutakoaren zazpirena ordu gutxi batzuetan.

Sute handiak tipikoak diren arren Kalifornian, azken urteotako lehorte izugarriak susmo txarrak piztarazten ditu. Neguan bertan ihartuak ziren beti berde ezagututako baso eta zuhaitz asko eta agintariek ur kontsumoa murrizteko agindu zorrotzak eman zituzten. Udan, gainera, tximista bortitzek erraz sutzen dituzte bazterretako belar, sastraka naiz zuhaitz iharrak, ondoren haizete gogorrek garrak azkar eramanez batetik bestera. Googlek Kaliforniako suteen jarraipena mapa honetan egiten du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kalifornia
Plastikoak errez erregaia sortu? Minbizia eragiten duen teknika "ekologiko" berria AEBetan

AEBetako Ingurumen Babeserako Agentziak Chevron birfindegiari baimena eman dio plastikoak errez erregaia sortzeko, estrategia ekologistaren eta petrolioarekiko dependentzia txikitzearen izenean. Airea arnasten dutenen artean, ordea, lautik batek minbizia garatuko du,... [+]


AEBek energia ekoizteko "aurkikuntza historikoa" egin dutela diote hedabideek

"Energia garbi, merke eta mugagabea" sortzeko fusioan "mugarri historikoa izango den aurkikuntza" egin dute AEBetan bertako hedabideek jakitera eman dutenez. Astearte arratsaldean emango dituzte xehetasunak, eta ikusteko dago ea eguzkiak energia sortzeko... [+]


Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikus ditzakeela salatu du langile ohi batek

Brennan Lawson-ek Kaliforniako justiziaren aurrean salatutakoaren arabera, Facebookek erabiltzaileek ezabatutako edukiak ikusteko aukera ematen duen barne-erabilerarako tresna bat dauka. Horren berri izan zuenean bere legezkotasuna zalantzan jarri zuela dio eta horregatik... [+]


2018-12-18 | Iñigo Igartua
Aurpegiak ezagutzeko sistema erabili du abeslari batek erasotzaileak zelatatzeko kontzertu batean

Taylor Swift abeslariak ikusleen aurpegiak arakatu zituen kiosko batean ezkutatutako sentsore biometrikoen bitartez, The Rolling Stone aldizkarian irakur daitekeenez.


2018-11-12 | Iñigo Igartua
31 hildako eta 200 desagertu baino gehiago dagoeneko, Kalifornia iparraldeko sute bortitzetan

San Frantzisko inguruetan 45.000 hektarea eta 6.450 etxebizitza erre, eta gutxienez 29 hildako utzi dituen “Camp Fire” sutea izan da gogorrena.


Eguneraketa berriak daude