Jose Luis Elkoro erabateko askatasunean, 8 urteren ondoren

  • Ezker abertzaleko militante historikoari 2010etik daraman orkatiletako telematikoa kendu diote gaur arratsaldean. Ostegunean eguerdiko 12:00etan lehen harrera egingo diote Bergarako Munibe plazan.


2015eko irailaren 02an - 08:23
Jose Luis Elkoro 2010etik kontrolpean izan da etxean, oso baldintza gogorretan. (Arg.: Goiena)

Jose Luis Elkoro 2010ean irten zen espetxetik, baina ordudanik orkatiletako telematiko batekin egon da, eguneko ordu gehienetan etxetik irten ezinik. Bost urteotan astero joan behar izan du Martuteneko espetxera paper bat sinatzera, eta ekitaldi politikoetan parte hartzea debekatu dio epaileak.

Ostegun eguerdian erabateko askatasunean geratzekoa zen, baina espetxetik deia jaso ondoren asteazken arratsaldean libre geratu da; Naiz.eus-ek eman du albistea. Elkoro kaleratzeko sortutako Mugituko Da plataformak ARGIAri azaldu dionez, ostegunean bergarar ugari joatekoa zen Martutenera bi autobusetan eta, euren ustez, espetxeko arduradunek hori saihestearren aurreratu dute libre uztea. Nolanahi ere, Elkoro "pozik" dagoela azadu dute plataformakoek eta ostegunean eguerdiko 12:00etan lehen harrera egingo diote Bergarako Munibe plazan.

Hurrengo egunean, irailak 4, arratsaldeko 19:00etan Bergaran antolatu Bakea eta batasuna ekitaldi politiko antolatu dute. Bertan, besteak beste, Arnaldo Otegiren idatzi bat irakurriko da, eta Bergaran alkate izandako guztiek hitz egingo dute, baita Elkorok berak ere.

Birritan espetxeratua

1935ean jaioa, 80 urte ditu Elkorok eta 1976ko alkateen mugimenduan giltzarri izan zen. Urte luzetan politikara emana, 1997an atxilotu zuten HBko mahai nazionaleko beste kideekin batera. 18 hilabete egin zituen espetxean.

Epaileak 18/98 auzian inputatu zuen Egin egunkaria itxi ondoren eta 24 urteko kartzelara zigortu. 2009an epai irmoa kaleratu zenean –8 urtera jaitsi zioten zigorra– berriz atxilotu zuten eta 2010ean irten zen espetxetik kontrolpeko baldintza oso gogorrekin.

Mugituko Da plataformak Goienari azaldu dionez, erabateko askatasuna lortzeko gakoa izan da epaileak aintzat hartzea 1997 eta 1998an espetxean igaro zituen hilabeteak –Konstituzio Auzitegiak errugabe jo zituen HBko kideak–.

.

 

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude