Jean-Jaques Lasserre: "Ez da ametsik egin behar; Parisek ez du bertze erakunde bat sortuko"

  • Pasa den ostiralean Ipar Euskal Herriko hautetsi gehienek bat egin zuten Lurralde Elkargoaren aldeko aldarrikapenarekin. Euskal Herriari eskumen bereziak emango lizkiokeen erakundearen alde azaldu dira, halaber, Colette Capdevielle eta Silviane Alaux diputatu sozialistak, Jean Lassalle zentrista, Frederique Espagnac senatari sozialista eta Jean Jacques Lasserre zentristak. Lurralde Elkargoari buruzko eztabaida Parisen abiatuko da orain, urriaren 4an eta 5ean.


2012ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jean-Jaques Lasserre Lurralde elkargoaren auziaz mintzo da Berrian.

Auziari buruz galdetuta, pilota Parisen esku dagoela adierazi du Lasserrek Berria egunkarian, "diputatu eta senatarien esku, gobernuaren esku". Dena den, ez dela "ametsik" egin behar dio: "Parisek ez du bertze erakunde bat sortuko. Hor daude Kontseilu Nagusia eta Eskualdea. Bakoitzaren funtzioa zein den argitu behar da, Euskal Herriaren gobernantza mota zehazteko".

"Euskal Herrian egin behar zen gogoeta bideraturik dago orain. Erabakien garaia da, eta erabakiak Parisen hartzen dira", dio Lasserrek: "Akitaniaren iritziak garrantzi handia du, Lurralde Elkargoak behar dituen eskumen batzuk haren esku daudelako. Horien artean garrantzi handia dute ekonomiak eta mugaz gaindiko arloak. Baina Frantziako lurralde antolaketa burutzen duena Asanblea da. Eskualdeak iritzia emanen du, baina erabakia parlamentariek hartuko dute".

Bere hitzetan, ordea, "Parisek ez du bertze erakunde bat sortuko": "Hor daude Kontseilu Nagusia eta Eskualdea. Bakoitzaren funtzioa zein den argitu behar da, Euskal Herriaren gobernantza mota zehazteko. Zailtasunak anitz izanen dira, eta guztion borondate ona beharko da, irudimen handia, traba horiek saihestu eta egitura plantan ezarri ahal izateko. Lurralde Elkargoa eskualdearen eta departamenduaren arteko zerbait izan beharko da. Lan handia egin da Euskal Herrian. Bi urteko gogoetaren emaitza da Lurralde Elkargoaren proposamena. Adostasuna lortu dugu bertan, baina oraindik azken erabakia falta da, eskumenak zehaztea, aurrekontuak finkatzea, baliabideak..."


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude