Isun berria jaso dut

  • Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ...  Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoan praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik ...  gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Poilizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.


2018ko ekainaren 29an - 08:21

Baina zein segurtasunen izenean? Gizarte sumiso, obediente eta berekoi bat helburu, errepresioa segurtasunez mozorrotzen dute. Honen aitzakipean euren gizarte eredua inposatuz. Horretarako, tresna ezberdinak baliatzen dituzte.

Isuna jartzen dizun polizia da horietako bat. Jendarte obediente eta berekoia lortzeko eta disidentziak isilarazteko helburuarekin, euskaldunok bizi dugun zapalkuntza anitza aurrera eramango duena. Polizia armatua, gu beldurtzeko eta isilarazteko helburuarekin bere presentzia normalizatu nahi dute, baina ez dugu hori asimilatuko!

Errepresio beltza zein zuria, indarrean dauden biak ala biak baliatuko ditu poliziak. Beharren arabera aplikatzen digute bata edo bestea, baita biak batera ere. SALBUESPEN legeak, 78ko erregimenean mantendutako arkitektura juridikoaren oinordekoak. Urteen joanean beharren arabera moldatuz joan direnak.

Gaurkoan, Mozal Legeak ekarri gaitu testu hau idaztera. Datorren ingandean hiru urte beteko ditu lege arrotz honek. Hiru urte dira lege honek gure eskubide zibil eta politikoak etengabe urratzen dituela. 16834 aldiz baino gehiago aplikatu dute, izan ere guk ditugun datuak 2017. urtera artekoak dira EAEn eta 2016ko Martxora artekoak Nafarroan.

Polizia epaile bihurtuz, dena delitu bihurtu dute eta bereziki sare sozialen erabilera. Guztiok beldurrarazi nahi gaituzte, gaur besteei gertatutakoa, bihar guri gerta dakigukeela erakutsiz.

Beldurra, bakardadea eta ezjakintasuna alde batera utzi eta elkartasuna, konpromisoa, babesa … zabaldu nahi ditugu, kolore laranjaz margotu nahi dugu gure gizartea.

Pasa den astean, Nafarroa zein EAEko legebiltzarkideei Mozal Legea indargabetzea eskatzen genien, orain posible delako!

Bitartean, zuei, norbanako zein kolektiboei, isuna jaso duzuenoi, mehatxatuak izan zaretenoi, inoiz beldurra sentitu duzuenoi, amorrua, inpotentzia ... zuei guztioi zera eskatu nahi dizuegu: Guretzat desobedientzia, kolaborazio eza, intsumisioa edota ekintza zuzena, salaketarako bitarteko beharrezkoak dira eta gure eskubideen eta askatasunaren defentsan eta praktikan makurrezinak izango gara horien bidez. Horregatik, antolatzeko eta desobeditzeko deia luzatzen dizuegu.

Mozal legearen aplikazioak salatu eta gure eskubide zibil eta politikoen defentsa egiteko deia. Gure eskubideak urratzen dituztenean salaketa egiteko deia.

Eta nola ez, desobeditzeko deia. Lege injustuak desobeditzea beharrezkoa delako. Uztailaren 1ean desobeditu dezagun, egin ditzagun mikrodesobedientzia ekimenak, margotu dezagun Euskal Herria laranjaz. Margotu dezagun Euskal Herria elkartasunez eta konpromisoz.

Ez genuke artikulu hau amaitu nahi gure eskubide zibil eta politikoen aurrean erantzuteko gure bitartekoak eskaini gabe. Horretarako, gurekin harremanetan jartzeko bi bide dituzue 632523369 telefonoan edo mugimenduasortzen@gmail.com helbidean.

Desobedientziaz lortuko dugu LIBRE izatea!

Mozal Legeari ez!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Eguneraketa berriak daude