Israelgo armadarentzat entrenamendu-eremua egiteko herri palestinar batzuk botatzear

  • Israelgo Defentsa Ministerioak atzera bota du Zisjordaniako zortzi herri palestinar salbatzeko egindako helegitea, Hebron hegoaldean. Herri hauek hustu eta bota egin nahi dituzte Israelgo Defentsa Indarren entrenamendu eta tiro eremu bat egiteko.


2012ko uztailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Israelgo soldadu eta kolonoak agure palestinar bat inguratzen, Hebron helgoadeko herri batean.

Defentsa ministro Ehud Barakek azpimarratu du Israelgo Auzitegi Gorenak igandean argitu zuela Estatuak gaiarekiko duen jarrera, eta honen arabera, Palestinako herri hauetako biztanleek Yatta ondora joan beharko dutela.

Herritar hauek baimena izango dute orain bizi diren herrietara itzultzeko asteburuetan, judutarren opor egunetan eta urtean behin bi hilabetez armadako kideek entrenatzen ez duten bitartean.

1,500 pertsona inguru bizi dira Majaz, Tabban, Sfai, Fakheit, Halaweh, Mirkez, Jinba eta Kharuba herrietan. Gehienak nekazariak dira ardiak eta ahuntzak zaintzetik bizi dira.

Herritarrekin hitz egin ostean, zera dio The Guardianek: "Herritar hauentzat herri hauek uztea ez da aukera bat". Khirbat Zanuta herriko artzain baten arabera, bertan hazi eta hezi ziren eta ez daukate beste inora joaterik. "Ardiak heziz bizi gara eta ezin gara hemendik joan", adierazi du. Bertako ardien etxolek eta ur zisternek eraisketa aginduak jaso dituzte baina.

Herritarrek Israelgo arkeologo eta Giza Eskubideen Aldeko taldeen babesa dute, eta artzainak toki horretan 1800. urte ingurutik bizi direla argudiatzen dute, Israelek Zisjordania 1967an okupatu aurretik.

Herri hauek Israelen kontrolpean dagoen Zisjordaniako eremuan daude. Hala ere, giza eskubideen aldeko taldeek diote, B'Tselem erakundeak kasu, Israelek ezin duela legalki justifikatu herri hauek suntsitzea. "Armada entrenatzea ez da behar gorri bat, Israelek ezin du edozein leku hartu militarrak entrenatzeko", esan dio Sarit Michalei taldeko bozeramaileak The Guardiani.

Israelgo estatuaren abokatuak berriz, idatzi du gaiari buruz, Bigarren Intifada eta Libanoko bigarren gudak Israelgo Armadaren prestakuntzan argi ilunak agerian utzi zituztela, eta tiro eremu gehiago behar ditzutela. "Hebrongo biztanle ilegalak hori trabatzen ari dira". Gehitu du, herritar horiei hor bizitzen utziz gero, Israelgo armadaren metodoei buruzko informazioa eta soldaduek utz dezaketen armamentua hartuko luketela "erabilera terroristarako".

Auzitegi Gorenak Hebrongo herritarrei abuztuaren 2ko epea eman die erantzun bat emateko, eta 1999tik epaitegietan ibilitako gaia amaierara heltzen ari dela dirudi.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Protesta

Aste nekagarri bateko igandea da. Gauza gutxi egiteko, nahiz eta beti egon zeregina etxean, urgentziazkorik ez oraingoan. Dolce far niente-rako aproposa, eguraldia ere dudakoa delako. Etxean geratzeko egun egokia. Herrian, baina, eguerdirako manifestaziora deituta dago Gazaren... [+]


Eguneraketa berriak daude