Dozenaka irakiarrei 17,2 milioi euro ordaindu dizkie Britainia Handiko Gobernuak, tortura kasuengatik

  • 162 irakiarrek 10,2 milioi euro jaso dituzte aurten, Britainia Handiko soldaduek haiek torturatu eta legez kanpo atxilotu zituztelako. Barne Ministerioak jakinarazi duenez uneotan beste 196 kasu aztertzen ari dira. Oraindik beste ehunka salaketa jasoko dituztela aurreikusi dute agintariek.


2012ko abenduaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Soldadu britainiarrek gehiegikeriak egin zituzten irakiarrekin.

Joan de urtean 17 pertsonak jaso zuten dirua arrazoi beragatik eta aurreko hiru urteetan beste 26 torturatuk, Naiz.info-n irakurri ahal izan dugunez. Datorren urtera begira beste 700 salaketa baino gehiago espero dituzte.

Torturatuak edo atxilotuak izan diren pertsona bakoitzeko 86.000 euro ordaindu ditu gobernu britainiarrak. Diru saria jaso duten denek salatu dute jipoitu egin dituztela edo mehatxatuak izan direla. Britainia Handiko soldadu batek ere babestu egin ditu Irakiarrak. Kamerak zeuden tokietatik kanpora ateratzen zituztenean jo egiten zituztela adierazi du.

Urtarrilean, Britainia Handiko Defentsa ministerioak ikerketa publikoa irekitzeari emandako ezekoa aztertuko du herrialde horretako Auzitegi Gorenak. Defentsa ministerioak ikerketa publikoa ez du beharrezkotzat jotzen, jada sortua baitago lan-talde bat gertatutakoa ikertzea xede duena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irak
2023-04-09
Mendebaldearen izenean

20 urte bete ditu argazki honek, baita AEBek, Europako bere mariatxiek lagunduta, Irak inbaditu zutela. “Suntsipen handiko armak” hondatzea eta herrialdea “askatzea” izan ziren argudioak. Herrialde bat birrindu egin zuten: milioi erdi irakiar baino... [+]


Kurdistanen aurkako erasoak areagotu ditu Turkiak, gehiengoaren arreta Ukrainako gerran jarrita dagoela probestuz

Turkiak operazio militar berria abiatu zuen igandean Bashurren, PKK (Kurdistango Langileen Alderdia) desegiteko argudioarekin. Kurdistango Askapen Mugimenduak salatu du Ukrainako gerraren testuinguruan Kurdistanen aurkako erasoak areagotzen ari dela Turkia, eta horrez gain,... [+]


Droneekin milaka zibil hil eta isilpean pasa dituztela frogatu dute Pentagonoaren dokumentu ezkutuek

Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]


Eguneraketa berriak daude