Ipuin eta jostailu ez sexistak
aukeratzeko gidak Lekeition

  • Gabonak datozela eta ipuin eta jostailu ez sexistak aukeratzeko gidak argitaratu ditu Lekeitioko Udalak. Hainbat liburu eta jostailuren bidez genero estereotipoak transmititzen dira. Baina berdintasunean oinarrituriko baloreak zabaltzeko material ugari dago, horietako asko euskaraz; horiek ezagutaraztea da agiriaren helburua.


2013ko abenduaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jostailuak sexuaren arabera banatzen dituzten irudiak oso ohikoak dira oraindik.

Ekimenak iaz izan zuen harrera ona ikusita, katalogoak eguneratu eta berriz banatu dira ikastetxeetan eta liburu zein jostailu dendetan.

Jostailu zein ipuinek funtzio hezitzailea dute eta bata edo bestea eskuratu baino lehen arreta jartzea garrantzitsua da. “Ez dago neskentzako edo mutilentzako jolas eta  libururik. Pertsonak sexuka bereiztea erabaki kulturala da; gizonezkoak rol maskulinoetan eta emakumezkoak femeninoetan antolatzea, egungo jendartearen ispilu da”, diote Udaletik.

Jakinarazi dutenez, “ipuinak haurtzaroan irakurketari egiten zaion lehen hurbilketa dira eta horietako askok genero estereotipoak transmititzen jarraitzen dute. Pertsonaia maskulinoak ausartak, ebazpen-izaeradunak, abenturazaleak eta autonomo bezala deskribatzen dira. Pertsonaia femeninoak berriz, pasibo eta ziurtasun eta autonomia gabeko pertsonak bezala azaltzen dira. Bestalde, gizonei sentiberatasuna ukatzen zaie eta emakumea aldiz sentimentalkeriarekin lotzen dute”.  Baina badira euskaraz argitaratu eta balore egokiak lantzen dituzten ipuin asko. Beraz, txikitatik parekidetasunean eta euskaraz hezteko liburuak hobesteko gomendatzen du gidak. 

Jostailuekin ere gauza bera gertatzen da, izan ere, haurrek jolas eta jostailuen bitartez ingurukoekin erlazionatzen ikasten dute. Hots, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore barneratzen dituzte. Horregatik, Lekeitioko Udalak ohartarazi du oso garrantzitsua dela “erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa arretaz egitea, horien bitartez umeek inguruarekin interakzioa lortzen dutelako.

Ikusi hemen iazko gidak:

Ipuin ez sexistak aukeratzeko gida

- Jostailu ez sexistak aukeratzeko gida

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude