Zeren bila joango da Iban Zaldua Durangora?

  • Durangoko Azokan zer erosiko duten edo begia zein disko edo libururi bota dioten galdetu diegu hainbat laguni. Iban Zaldua eta Miel Anjel Elustondoren erantzunak jaso ditugu gaurkoan. Hona Zalduaren hitzak:


2011ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Izango ez banu jada, liburuen artean, zalantzarik gabe, Uxue Apaolazaren Mea Culpa erosiko nuke: ez da inondik ere nobela perfektua, baina bai beharrezkoa, are gehiago uneotan, “errelatoarekin” bueltaka ari garelarik. Gauza bera Xabier Montoiaren Montoiaren mundu miresgarria diskoari dagokionean: badaukat, baina gustura erosiko nuke atzera (oparitzeko, adibidez): soiltasunak on egin dio Montoiaren musikari, eta aspaldiko kantu biribilenak (eta emozionateenak) eskaini dizkigu disko honetan (behartuta nago gehitzera adiskide ditudala biak ala biak, baina, hala ere, ez nituzkeela inolaz ere gomendatuko gustatu izan ez balitzaizkit…).

Erosi ez ditudanen artean, begiz jota ditut (eta ziurrenik hartuko ditut) Harkaitz Canoren Twist nobela (Cano garantia da beti ere), Napoka Iriaren Lehertarazi edifizioak CDa (entzun dudana gustatu zait), eta komiki pare bat: ZaldiEroaren De rerum natura 4 (urterik urtera gero eta hobea da Patxi Huarte) eta Galtzagorri Elkarteak egin duen Fructuoso eta Muroren Indianoa albumaren berrargitarapena.


Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude