Espainiako Gobernuak Saharatik ateratzeko erabakiari entzungor eginez, itzuli egingo dira hiru euskal boluntarioak

  • Saharatik igandean iritsi ziren Mundubateko (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea) hiru boluntarioak abuztuaren 10ean itzuliko dira berriro euren kanpamentuetara Espainiako Gobernuaren erabakia baliogabetuz.


2012ko abuztuaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Saharari laguntzen diharduten euskal erakundeek atzera bota dute Espainiako Gobernuak Saharatik boluntarioak ekartzeko erabakia. Mundubateko ordezkarien iritziz Espainiako Gobernuak hartutako neurriaren atzean beste arrazoi batzuk daude, nazioarteko harremanekin zerikusia izan dezaketenak. Batetik, Maliko parte-hartze militarra aipatu dute. Bestetik, Ainhoa Fernández eta Enric Gonyalonsen bahiketan Marokoko Gobernuak kolaboratu izana.

Abuztuaren 7an hainbat erakunde eta boluntario joango dira mehatxu terroristen gainetik laguntza solidarioa dagoela erakusteko: "Duela hilabete batzuk zegoen arrisku bera dago orain ere eta ez da eduki behar Saharara joateko beldurrik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


Eguneraketa berriak daude