Bederatzi unibertsitario euroeszeptikok Herbehereak Europar Batasunean (EB) jarraitu ala ez galdetzea proposatu dute, Erresuma Batuak duela gutxi egin duen bezala. 40.000 sinadura bilduz gero eskaera bideratu beharko du Parlamentuak.
“Batasun politikora derrigortuak gaude eta ez dugu bide federalik nahi, ez duelako funtzionatuko”, adierazi dute Thierry Baudet historialariak, Paul Cliteur juristak eta Ewald Engelen ekonomialariak NRC Handelsblad egunkarian argitaratutako artikulu batean.
Sustatzaileek galdera bat luzatu dute: "Herritarrek apurka-apurka euren eskuduntza demokratikoak galdu eta Estatu Federalak haiek xurgatzea nahi duten; ala, aitzitik, EB Estatu-kideen aniztasunari leku egingo dion erakundea izatea nahi duten?".
Ekimena “koldarra” eta "hipokrita" dela esan du erreferendumaren aurka dagoen Bart Schut kazetariak En Volkskrant egunkarian.
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]