Hedabideak Mandelaren etxea zelatatzen ari direla salatu dute, heriotzaz informatzeko

  • Mandela zelatatua titular nagusia azalean zuela kaleratu zen atzo Times of South Africa egunkaria. Bertan salatzen zuten Associated Press eta Reuters berri agentziek gutxienez hiru CCTV kamera jarri zituztela Nelson Mandelaren etxe inguruetan, haren heriotza hurbil egon litekeen garaiotan. Erreportajean poliziak salatu du zelatatzea familiaren baimenik gabe egin dutela. Egun 93 urte ditu Mandelak eta osasun egoera ahulean dago azken urteotan.


2011ko abenduaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Mandelaren etxea, urrunetik hartutako argazki batean

Poliziak kamera hauek kendu ditu, baina albisteak presidente ohiaren heriotzaren inguruko espekulazioak haizatu ditu.

Mandela Hegoafrikako apartheidaren aurkako sinbolo nagusia da, herrialdeko eta mundu osoko herritar askok errespetatu eta mirestua. Mundu mailako bakearen aldeko sinboloa da, eta 1993an Bakearen Nobel Saria eman zioten F.W. de Klerk orduko presidente zuriarekin batera. Kartzelan 27 urte egin ostean, Hegoafrikako presidentetza lortu zuenean ACN alderdiarekin, zurien aurkako errebantxa edo mendekua bilatu beharrean, hauei eskua luzatu izanagatik mirestua da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude