Guardia Zibilaren kuartela inguratuz aldarrikatuko dute 'Fan hemendik' Oñatin

  • Oñatiko Guardia Zibilaren koartela inguratuko dute aurten Fan Hemendik egunaren baitan. Ekainaren 13an izango da, larunbata eta aurtengoa "indar okupatzaileak" Euskal Herritik joan daitezela eskatzeko laugarren edizioa izango da.


2015eko ekainaren 10an - 09:27

Bide honekin egin dute deialdia:

Antolatzaileek gogorarazi zuten kontrolak, mehatxuak eta jazarpena "euskaldunon eguneroko ogia" direla eta herri mobilizazioa dela horrekin amaitzeko moduetako bat.

Urquijok debekua eskatu du

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urquijok Fan Hemendik ekimena debekatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. "Guardia Zibilarentzat ekimen iraingarria da", PPko kidearen esanetan. Balizko debekuari buruzko eErantzun ofizialen berririk ez da oraingoz.

Egitaraua

12:30ean hasiko da eguna, Ongi tabernatik poteoa abiatuz. 14:30ean bazkaria. 19:00etan manifestazioa Foruen plazatik eta ondoren giza katea koartela inguratuz. Amaitzeko kontzertuak.

2015eko kantu ofiziala jakinarazi dute joan den astean.

Fan Hemendik egunean iaz Flash Moba egin zuten koartelaren aurrean.

Oñatin Guardia Zibilaren koartelaren aurkako herri mugimenduak bestelako ekintzak ere egin izan ditu, adibidez, iazko gaboetan honako bideoa ere grabatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


2023-04-05 | Uriola.eus
Abian da gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina

Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.


Eguneraketa berriak daude