Googlek ezkerreko mugimenduen webguneak ezkutatzen dituela salatu dute

  • Duela hiru hilabete “albiste faltsuei” aurre egiteko beharretik abiatuta, Googlek iragarri zuen bilaketa algoritmoak berrituko zituela. Hainbat mugimenduk salatu dutenez, algoritmo horiek prentsa alternatiboari edo ezker mugimenduei egiten die kalte. Sinadura bilketa abiatu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 23a

World Socialist Web Site atariak salatu du sistema. Apirilean Google bidez 422.460 bisita jaso zituen eta abuztuan 120.000 inguru. Hau da,  algoritmo sistema berri honen ondorioz azken hiru hilabeteetan sarreren %70a jaitsi da, webera sartzeko gehien erabili diren 45 terminoak blokeatuta daudelako. Adibidez: sozialismoa, Errusiako Iraultza, Flint Michigan, proletargoa.

Apirilaren 25ean aurkeztu zituen Googlek bilaketa sistemaren aldaketak. “Kalitate baxuko” informazioa duten webguneak erabiltzaileentzat topatzeko zailagoa izatea da helburua, “konspirazio teoriak” edo “albiste faltsuak” ekiditeko.

Googlek ez du azaldu ordea, zer ulertzen duen konspirazio teoria bezala eta WSWS-k salatzen duenez, lotuago egon daiteke hedabide nagusien eta stablishment-aren ideologia sustatzearekin.

Googleko bilaketetan lortzen den posizioa erabakigarria da. Bilatzaileen %90a ez da lehen orritik pasatzen, eta %99tik gora da hamargarren orritik pasatzen ez dena. Horregatik, atari bat lehen 100 emaitzetan ez badago, ia bilaezin bihurtzen da.

Kanal honetan artxibatua: Google

Google kanaletik interesatuko zaizu...
Googleko langile ugarik dimisioa eman dute beraiek garatutako inteligentzia artifiziala proiektu militarretara bideratzeagatik

Gutxienez Googleko hamabi langilek dimisioa eman dute konpainiaren inteligentzia artifizialaren azkenengo aurrerakuntzak ustez AEBetako Gobernuaren teknologia militarraren garapenerako erabili nahi direlako.


2017-10-04 | Andoni Mikelarena
Facebook eta Googlek Las Vegaseko erasotzailearen inguruko informazio faltsuak zabaltzen lagundu dute

Bi iturri horiek zabaldu dute atentatuaren ustezko egilea alderdi Demokratako kidea zela eta Donald Trumpen aurka egin zuela.


2017-08-09 | Axier Lopez
Google-ko 60 bat langilek sexismoa salatu dute, emakumeei gutxiago ordaintzen dietela argudiatuz

Googlen lan egiten duten 60 bat emakume langile multinazional informatikoaren aurkako salaketa judiziala aurkeztea aztertzen ari dira, gaur The Guardianek jakitera eman duenez. Enpresak sexismoa sustatzen duela diote, ardura antzeko postuetan emakumeek gutxiago kobratzen dutelako.


2017-07-18 | Xalba Ramirez
Googlek politika publikoetan eragiteko milioiak gastatu ditu ikerketa baten arabera

Campaign for Accountability enpresak egin duen txosten baten arabera, politika publikoei buruzko 329 ikerketa finantzatu ditu Google konpainiak 2005 eta 2017 artean. Egileek 4.300 eta 350.000 euro artean jaso zuten eta %26k ez zuen finantziazio iturria aitortu.


Google Mapsen Ipar Euskal Herriko herrien izenak euskaratzera deitu dute

Ipar Euskal Herriko herrien izenak Google Mapsen euskaraz jartzeko eskaria egin du euskaltzale talde batek, kazeta.eusek jaso duenez. Google Map Maker tresna erabiliz edonork itzuli ditzake izenak, ondoren batzorde batek begiratzeko.


2015-05-31 | Joxerra Aizpurua
Amazon eta enparauentzat beste lehiakide bat: Google

Aste gutxi barru, Googlen bilaketak egitean, “erosi” botoia ikusiko dugu. Orain arte Amazon, e-Bay eta antzeko atariek eduki dute lidergoa salmenten alorrean, baina laster Google izango dute lehiakide gogor.

Oraingoz “erosi” botoia ez zaio erantsiko bilaketa baten ondorioz era arruntean eskaintzen den erantzun sortari, emaitza-orri horretan nabarmenduta azaltzen diren zerbitzuei baizik. Horretarako, zerbitzu horien jabeek kuota finkoa ordaindu beharko diote Googleri,... [+]


2014-12-10 | Nerea Ibarzabal
The Pirate Bay deskarga webgunea, Suedian jazarria, Costa Rican ongi etorria

The Pirate Bay webgunearen zerbitzariak eta ordenagailuak konfiskatu ditu poliziak Stockholm hiriburuan astearte goizean, Torrent Freak-ek jakinarazi duenez. Egile-eskubideak urratu izana da polizia-operazioaren arrazoia.


2014-07-04 | Judith Perez
Kubako blokeo ekonomikoak "ez du zentzurik", Googleko presidentearen ustez

“Herrialde bat modernizatzeko modurik onena adierazpen-askatasuna sustatzea eta smartphoneak eta informazio erremintak kubatarren eskura jartzea da”. Horixe idatzi du Eric Schmidt Google enpresako presidenteak sarean Kubara egindako bisita baten ondoren.


2014-05-14 | Ane Lusarreta
Interneten "ahaztua izateko eskubidea" onartu du Europako Justizia Auzitegiak

Google bere erabiltzaileen datu pertsonalen erantzule dela esan du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. "Ahanztura digitala" eskubide gisa aitortua izan dadin urrats garrantzisua da epaia.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude