Gernikako bonbardaketaren inguruko liburua kaleratu du Bernado Atxagak


2007ko apirilaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
'Markak. Gernika 1937' liburuaren azala

Bernardo Atxagak Markak. Gernika 1937 saiakera aurkeztu zuen atzo (18) Gernikan. Jose Labauria 1937an Gernikako alkate zenak Euzkadi irratian eskainitako mintzaldiaren azken hitzak irakurri zituen Atxagak aurkezpen ekitaldiari hasiera emateko. Gernikako bonbardaketa nazioartean salatzeko garai hartako Euzko Jaurlaritzak kaleratu zuen liburuxkatik abiatuta idatzi du Atxagak Pamielak argitaratu duen saiakera. Pamielak Euzko Jaurlaritzaren 1937ko agiriaren faksimila ere argitaratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Gernikan sirenak beste urte batez deiadarka, palestinako herritarren eta Bakearen Artisauen eskutik

87 urte bete dira ostiral honetan, 1937ko apirilaren 26an abiazio faxistak Gernika bonbardatu eta sarraskitu zuenetik. Urtero legez ekitaldi andana antolatu dute erakunde eta eragile sozialek. Tartean, pasealekuan eta Astra fabrikan dauden sirenak martxan jartzea.


Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Eguneraketa berriak daude