Gasteizko polizia baten aurka bi urteko kartzela zigor eskaera AHTren kontrako ekintzaile bat zauritzeagatik

  • Bi urteko kartzela zigorra eta 3.000 euroko isuna eskatu du fiskaltzak Gasteizko udaltzain baten kontra 2015ean AHTren kontrako martxa batean manifestari bat kolpeka zauritzeagatik. Asteazken goizean da epaiketa, Hala Bedin irakur daitekeenez.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 24a
Mugitu!-k antolatutako bizikleta martxa Gasteizen. (Arg.: Hala Bedi)

2015eko abuztuaren 1ean, agente horrek hainbat borrakada eman zizkion borra luzagarriarekin. Behatz bat hautsi eta hogei zentimetroko hematomak utzi zizkion izter bakoitzean. Fiskaltzak “bitarteko arriskutsuarekin egindako lesio delitua” egozten dio eta 3.037 euroko kalte ordainez gain —manifestariak 52 egun behar izan zituen sendatzeko— bi urteko kartzela zigorra eskatu du.

2015eko abuztuaren 1ean amaitzen zen Gasteizen Mugitu!-k AHTren kontra antolatutako bizikleta martxa. Martxa komunikatua zen, eta “AHTk biluzik uzten gaitu” lemapean, manifestari batzuk biluztu egin ziren. Udaltzaingoak Mozal Legea aplikatuz isuna jartzearekin mehatxu egin zieten jantzi zitezen; manifestariak janztea erabaki zuten eta martxak jarraitu zuen.

Gutxira baina, Udaltzaingoak martxa eten eta inongo abisurik gabe kargatu egin zuen, lekukoek esan zutenez. Orduantxe eraso egin zion poliziak manifestariari, eta ospitaleko larrialdietara joan behar izan zuen jasotako kolpeengatik.

Kanal hauetan artxibatua: Polizia  |  Gasteiz

Polizia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-22 | Guaixe .eus
"Auziak sortu duen harriduraren isla: funtzionario eta guardia zibil batzuek ere elkartasuna adierazi didate"

Altsasuko auziagatik kartzelan behin-behinean preso 19 hilabete darama Jokin Unamuno Goikoetxeak. Estremerako espetxetik erantzun du Guaixe astekariak bidalitako galdetegia. Epaia jakin berritan, baina fiskaltzaren helegitearen eta Iruñeko manifestazioaren berri ez zituela.


Altsasu
Solidarity against State Oppression

Wednesday 13th June, Altsasu. Banners saying "Leave Altsasu Alone" decorate the balconies in the town. You can feel the pain, but no grief or resignation. To the contrary: the town's solidarity and strength is palpable. There are three or four locals having their afternoon coffee at Koxka Bar.  606 days have gone by since the brawl which took place there between some young locals and two Civil Guards and their sentimental partners. That is where it all started, on a market... [+]


2018-06-13 | Fan Hemendik
Fan Hemendik mugimenduaren ibilbidea
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Bideoa sareratu du Oñatiko Fan Hemendik ekimenak, Espainiako eta Frantziako poliziak eta armadak Euskal Herritik joan daitezen lan egiten ari den mugimenduaren ibilbideaz. Ekainaren 30ean 2018ko Fan Hemendik eguna ospatuko dute Oñatin.


2018-06-13 | ARGIA
Grande-Marlaskak galiziera "dialekto" gisa deskribatu zuenekoa

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministro berria polemika-iturri izan da izendatu zutenetik, epaile zenean tortura kasuak ikertu ez zituelako besteak beste. Gutxiago aipatu da hizkuntza gutxituekin duen jarrera, baina Galizian behintzat, zenbaitek gogoan dute.


2018-06-12 | ARGIA
Guardia Zibilaren koartel aurrean klaxona jotzeko deia egin du Iru˝eko Sortuk

Iruñeko Sortuk auto gidariei dei egin die Guardia Zibilaren koartel aurretik igarotzean klaxona jotzeko Altsasuko gazteen epaiaren aurka.


2018-06-08 | ARGIA
Altsasu: 79-year Prison Sentence for a Brawl with two Police Officers

"Damages, public disorder and threats" and "attacking authority" are the crimes which the Spanish National Court has charged eight young Basques with.


2018-06-07 | ARGIA
Can Vies hustearen kontrako protestetan gazte bat jipoitzeagatik, bi Mosso zigortu dituzte

Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.


Tortura salaketak ez ikertzeagatik ezaguna den Grande Marlaska epailea, Espainiako Barne ministro

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.


2018-06-05
Bea Etxebarria, I˝igo Zapirain eta Saioa Sanchez euskal preso politikoen aurkako epaiketa

Ekainaren 6an, Espainiako Audientzia Nazionalean Bea Etxebarria, Iñigo Zapirain eta Saioa Sanchez euskal preso politikoen aurkako epaiketa berri bat hasiko da. Oraingoa 2015ean egindako beste baten errepikapena da, izan ere herrialde horretako Auzitegi Gorenak epaia bertan behera utzi baitzuen Beak eta Iñigok pairatutako torturak ez zituztelako ikertu.


2018-05-30 | ARGIA
Bideozaintzan eta poliziaren datu-kudeaketan ardurak eduki ditu EAEko datuen babeserako ordezkari berriak

Eusko Jaurlaritzak Arantza Sanabria izendatu du EAEko Administrazio Publikoko Datuak Babesteko ordezkari. Estatus berezia izango du lanpostuak, Irekia webgunean irakurtzen denez: legegintzaldi arrunta baino luzeagoa izango da haren agintaldia, sei urtekoa; eta beste hainbeste urtez luzatzeko aukera izango du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude