Gasteiz Munduko Errugbi Inklusiboko txapelketaren egoitza izango da

  • 2017ko abuztuan egingo da txapelketa eta 600 jokalari inguru elkartzea aurreikusten dute antolatzaileek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 18an - 10:00

Gaztedi errugbi taldearen ekimenari esker, Gasteiz 2017ko abuztuan ospatuko den Munduko Errugbi Inklusiboko txapelketaren egoitza izango da. Londres eta Cork hiri irlandarrarekin lehiatu da hiria, mundu mailako txapelketa hau hartzeko eta azkenik, garaile atera da.

Guztira, errugbi inklusiboaren hitzordu honek 15 talde ezberdineko 600 lagun inguru elkartzea aurreikusten du.

Aurreko udan, Gaztedi Errugbi taldea txapeldun izan zen Bradforden ospatu zen Munduko Errugbi Inklusiboko Lehen Txapelketan. Gaztedi taldeko 25 jokalarietatik, bost ziren Down sindromea zuten kideak.

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
2024-05-12 | Jon Alonso
Txapeldunak

Euskal herritar gehienak bezala, Athleticen alde nengoen ni lehengoan, zalantzarik gabe. Euskal herritar gehienak bezala? Beharbada ez dago hain argi hori. Gipuzkoa aldean zer uste duten alde batera utzita –denetarik izango da, noski–, gehiegi bilatu gabe gazte... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Eguneraketa berriak daude