Espainiako Gobernuak Garzon proposatu du Europan torturaren prebentzioa lantzen duen talde baterako


2011ko ekainaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Baltasar Garzon

Sinatzaileen ustez, Garzon ez da gai, alderdi moraletik begiratuta, torturaren prebentzioan lan egingo duen erakunde bateko kide izateko. "Audientzia Nazionaleko epaile zenean –1988 eta 2010 urteen artean– inkomunikazio egoera aplikatu die ehunka atxiloturi. Askotan salatua torturaren izate hutsa ahalbidetzen eta oinarrizko eskubideak murrizten dituen inpunitate eremu gisa", dio manifestuak.

Diagonal egunkariak dioenez, TPEBn ez daukate ordezkaririk Espainiak, Moldaviak eta Bosnia-Herzegovinak, eta hori konpondu nahi luke Espainiako Gobernuak Baltasar Garzon aurkeztuz postu horretarako. Beste bi pertsona ere aurkeztu dituzte (Miriam Cugat, Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Eskubide Penaleko irakaslea; eta Carlos Fernande Liesa, Carlos III unibertsitateko katedratiko eta idazkari orokorra), baina Auzitegi Nazionaleko epaile ohia aurkeztu zuten lehen postuan, eta Gobernuaren hautagairik gustukoen bezala, beti ere, Diagonalek dioenez.

Aipatu Batzordeak, kide diren herrialdeetako kartzelak eta atxiloketa eremuak inongo murrizketarik gabe ikuskatzeko eskubidea du, eta nahiz eta ez duen inor zigortzeko eskumenik, beren kritika eta aholkuek pisu eta oihartzun handia izaten dute.

Facebooken epaile ohi espainiarraren hautagaitza babesteko taldea sortu dute, emailak bidaliz epaimahaia presionatu asmoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baltasar Garzon
2021-05-02 | Axier Lopez
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]


2021-03-09 | ARGIA
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]


2020-02-13 | Axier Lopez
Eta zu zer torturatzaile mota zara, kontserbadorea ala progresista?
Euskal herritarren aurkako torturaren irudi gordinak dira Unai Romano gasteiztarrarenak. Bi argazkien artean, 30 ordu, hainbat guardia zibil eta epaile bat daude. Egun epaile horietako bat Espainiako Gobernu "progresistako" barne ministroa da eta torturatzaile... [+]

2019-01-30 | ARGIA
'Gara'-k 3 milioitik gora ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzari, Garzonek ezarritako zor bidegabearen erruz

Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]


2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


Eguneraketa berriak daude