Gartxot Eguna ospatuko dute asteburuan Itzaltzun

  • Larunbat eta igandean Gartxot Eguna ospatuko dute Itzaltzun (Nafarroa). Gartxot pertsonaiaren kondairan oinarritutako egun hau 2009an hasi zen egiten eta “euskal kultura eta hizkuntza auzolanaren bidez bultzatzea” du helburu.


2018ko urtarrilaren 19an - 10:10

Aurten ekitaldi bakarra egingo da Itzaltzutik kanpo eta honek emango dio hasiera Gartxot Egunari: Eusklabo Alaiak liburu ilustratuaren aurkezpena egingo da Ezkarotzen, larunbatean 12:00etan Ibar Etxean. Gainerakoan, hemen asteburuko egitaraua:

Urtarrilaren 20, larunbata. Ezkarotzeko ekitaldiaren ostean 13:30ean “bermuta” eta zanpantzarren kalejira Itzaltzun. 14:30etan Bazkari herrikoia. 16:30etan Bertso saioa dinamikoa, Uxue Alberdi eta Miren Artetxerekin. 19:00etan Xabi Solano eta Zigor DZ-en emanaldia. 21:00ean “bokata” afaria. Ondoren Gathübi eta Dj Ezekiel. 02:00tan Karparen Itxiera. Urtarrilak 21 igandea, 10:00etan Elkorretara mendira ibilaldia. 12:00etan haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan. 14:30ean bazkari autogestionatua. Eta 15:30 ean Mattin Lerissa, Behorlegiko kantariaren emanaldia.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-13 | ARGIA
Beskoitzeko ikastola eraikitzeko baliatuko da Herri Urratsen jasotako dirua

Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.


2024-05-13 | Estitxu Eizagirre
Lurra Taupaka festa
Amillubi martxan da

Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin: herritarrek proiektua bertan arnastu... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude