'Fregoli', Inoren Ero Ni taldearen lan berria

  • Inoren Ero Ni taldeak bere ibilbideko hirugarren diskoa kaleratu du. Fregoli izeneko lan berri honek 2008an Bidehuts plataforman hasitako trilogia osatu du. Grabaketa pasa den udan burutu zuten Andoaingo Garate estudioan Martxel Arkarazo teknikariaren laguntzarekin. Lan hau binilo formatuan bakarrik dago eskuragarri, nahiz eta barnean CDa ere badakarren.


2012ko urtarrilaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Taldearen nahia "unean unekoa jasotzea" izan da eta horretarako momenturate sortutako sei kantak hartu eta estudiora sartu dira, lan luze bat egiteko behar edo presiorik sentitu gabe. "Kantuak egin, eta gutxi batzuk ditugunean grabatu egiten ditugu. Horrek beste freskotasun bat ematen du, eta ez daukazu zertan egon denbora luzea 10-12 abesti egiteko", dio Okene Abrego abeslariak Berriari eginiko adierazpenetan. Bestalde, Mikel Abrego bateriajoleak taldea utzi du eta Lobo Electrico taldeko Guantxek hartu du bere lekua.


Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude