Kolonbiako Gobernuak eta medioek gatazka distortsionatzen dute, FARCek bahituta izandako kazetariaren arabera

  • FARC-ek giza laguntza ematen duen talde bati entregatu ostean, bahituta izan duten Romé Langlois kazetari frantziarrak gertatutakoari buruz hitz egin du. Bere hitzetan, Kolonbiako Gobernuak eta zenbait hedabidek herrialdeak orain 40 urtetik bizi duen gatazkaren "irudi distortsionatuak saltzen dituzte".


2012ko maiatzaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Roméo Langlois askatu zuten unean

Hilabete bat izan dute bahituta, eta asteazkenean askatu dute Kolonbia hegoaldean.

"Elkar hiltzen ari diren txiroak dira. Oso tragikoa da. Orain 40 urtetik ari da hau gertatzen. Ez dago ez onik ez txarrik. Zenbaitetan hedabideek eta gobernuak lortu dute irudi distortsionatuak saltzea, baina behin bat gune hauetara etortzen denean, errealitatea askoz konplexuagoa da", adierazi zuen Langloisek askatu zuten gunean bere inguruan bildutako ehundaka herritarren aurrean.

France24 eta Le Figaro medioetako korrespontsalak dei egin zuen bir pentsatzera Kolonbiako guda nola landu behar duen prentsak, eta nabarmendu zuen gatazka "ikustezina" dela.

"Ez naute sekula lotuta izan, beti gonbidatu bat bezala tratatu naute, janari ona eman didate eta beti errespetu osoz aritu dira nirekin", esan zuen gerrillari buruz.

"Oraindik benetan sinesten dut gatazka hau jorratzen jarraitu behar dugula", gehitu zuen kazetariak, hasiera batean "guda presoa" bezala identifikatu zutenak.

Izendapen hau egin izanagatik gerrillari batek barkamena eskatu zion askatu zuten herrixkan egindako adierazpenean. "Onartzen ditut barkamen eskaerak, baina ez dut partekatzen ni bahitu izana hogeita hamar egunez", erantzun zuen kazetariak CICR giza laguntza ematen duen taldearekin lekua utzi aurretik.

1964an sortu zuten Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak-Herriaren Armada (FARC) eta egun 9.200 kidetik gora dituela kalkulatzen dute, Kolonbia hegoaldeko mendi eta basoetan. Joan den otsailean dirusarien trukean bahiketa gehiagorik ez zuela egingo konprometitu zen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#4
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Eguneraketa berriak daude