FARC-ek desmobilizazioari uko egin eta "konponbide politikoaren bila" jarraituko du

  • FARC gerrilla kolonbiarra ez da desmobilizatuko. Atzo igorritako ohar batean, Kolonbiako gobernuak egindako armak uzteko eskaerari uko egin eta "konponbide politkoaren bila" jarraituko dutela adierazi zuten. Era berean, Alfonso Cano taldeko buruaren heriotza baieztatu zuten.


2011ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Alfonso Cano, FARCen buru ohia.

Hain zuzen ere, hilaren 5ean Kolonbiako armadarekin izandako tiroketa batean Canoren heriotzaren berri izan eta gero, Juan Manuel Santos presidenteak bide militarra uzteko eskaera egin zion gerrillari. Atzoko oharrak dioenez, "desmobilizazioa inertzia sinonimo da, gure buruak ematea beldurtiak izatea litzateke, errenditzea litzateke eta herriaren borondateari traizioa egitea". Gainera, etorkizunean ere irmo mantenduko dela adierazi du FARC-ek: "herri borrokaren sorburu diren arrazoiak konpondu gabe desmobilizatzeko edozein saiok porrot egingo du. Ezin du bakerik egon errepresio eta gosearekin".


Azkenak
Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


Eguneraketa berriak daude