Ez da animaliarik erabiltzen duen zirkorik izango Tolosan

  • Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean ikuskizuna eskaintzeko asmoa zuen Parisko zirkoak Tolosan. Animaliak ikuskizunean erabiltzeko asmoz ekarri dituela ikusita, baimena kendu dio Tolosako Udalak.


2015eko maiatzaren 07an - 11:32

Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, baimena eskatzera etorri zen zirkoko arduradunari “behin eta berriz galdetu zitzaion ea animaliarik ba al zekarren eta ezezkoa erantzun zuen”, Tolosaldeko Atariak jaso duenez. Horrenbestez udalak baimena eman zion Zirkoari Tolosan ikuskizunak egiteko. Hori horrela ez dela ikusita, baimena kendu diete eta ondorengoa argudiatu dute: “Udalak argi du animalien aurkako jarrerak dituzten ikuskizunak ez dituela baimenduko, are gutxiago tratu txarrak ematen zaizkienetan”.

Libera! animalien aldeko elkartearen ustez, zirkuko bizimoduak “beraien jarrera naturalak garatzea eragozten die animaliei, sufrimendu fisikoa eta psikikoa eraginez”. Kanadan, Suedian, Danimarkan, Bolivian, Austrian, Perun eta Grezian, besteak beste, animaliak parte hartzen duten zirkuko espektakuluak galarazita daude. Buenos Aires eta Sao Paolo hiriek ere udal ordenantzetan jasota dute debeku hori.

Animaliarik erabiltzen ez duten zirko asko daude gaur egun. Munduko zirko prestigiodunetakoa den Cirque du Soleil zirko kanadarrak, esaterako, ez ditu animaliak erabiltzen bere ikuskizunetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude