Euskalerria Irratiak lizentzien lehiaketa “sortzetik ustela” berraztertzeko eskatu du

  • Lehiaketa baliogabetzeko “arrazoi sendoak” daudela adierazi du Euskalerria Irratiak. Beren ustez epaimahaiak erabilitako irizpideak, hasieratik, Iruñeko irrati euskaldunaren kalterako pentsatuta zeuden.


2013ko otsailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskalerria irratia lizentziarik gabe ari da lanean 25 urtez.

Iruñeko bi irrati lizentziak banatzeko prozedura salatzeko Mikel Bujanda zuzendariak, eta Juan Kruz Lakasta eta Reyes Ilintxeta esatariek prentsaurrekoa eman dute. Esleipena euskarazko eta, orain arte, baimenik gabeko komunikabideen sarrera eragozteko prestatuta zegoela azaldu dute. Izan ere, eremu mistoan “euskara apur bat erabiltzeagatik puntuak lortzeko aukera bazen; programazio osoa euskaraz egiteagatik, berriz, ezin zen puntu gehiago lortu”. Halaber, aurretik lizentziarik ez zutenek sei puntu lor zitzatekeen, 1998 egindako antzeko prozeduran baino lau gutxiago. “Irabazteko nahikoak izan zitezkeen puntu batzuk lortzeko aukera lapurtu” dietela azpimarratu du Bujandak.

Horregatik, lehiaketa “sortzetik ustela” dela ondorioztatu dute eta epaimahaiaren erabakia berraztertzea nahi dute. Nafarroako Gobernuari Iruñerako lizentzia gehiago eskatu eta lehenbailehen banatzeko eskatu diote, haien ustez bi gutxi baitira. Bestalde,  1998. urtean epaileek Euskalerria Irratiaren alde emandako sententzien aurka aurkeztutako helegitea bertan behera utzi eta Iruñeko diala aztertzeko eskaera egin dute.

Azkenik, hemendik aurrera herritarren babesa eta sostengua beharrezkoak izango dituzte Bujandaren ustez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


Karmele Aranburu kazetari oriotarra hil da

Ekainaren 22an, ostegunez, hil zen kazetari oriotarra 65 urterekin, minbizi baten ondorioz. Herri Irratian egin zuen bere kazetari ibilbidea nagusiki, eta 1996 eta 2022ra arte EHUko Udako Ikastaroetako komunikazio arduraduna ere izan zen.


2023-03-15 | ARGIA
Kulturari buruzko Basilika podcasta ARGIAn

Kulturaren inguruko hainbat programa biltzen dituen podcasting espazioa da Basilika eta hemendik aurrera ARGIAn izango dituzue sortzen dituzten edukiak entzungai.


Eguneraketa berriak daude