Eskubide Sozialen Kartak babesa agertu dio Melillara doan Karabanari

  • Uztailaren 14an Mugak Zabalduz Karabana abiatuko da Melillarantz, etorkinek eta errefuxiatuek Europako Hego Mugan pairatzen duten giza eskubideen "urraketa sistematikoa" salatzeko. Hori dela-eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldi publikoa egin du Bilbon, ekimen honi bere babesa eta elkartasuna adierazteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 12an - 12:24

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek salatu dutenez, etorkinek eta errefuxiatuek jasaten duten egoera "egungo migrazio-politika hiltzaile eta antisozialen ondorio" da. "Halako politiken ondorio dira, halaber, biztanleriaren pobretze orokortua eta aberastasunaren banaketa gero eta bide- gabeagoa. Borrokatu beharra dugu, eta eskubide politiko, zibil eta ekonomikoak pertsona guztiei hedatu".

"Errefuxiatuak eta migratzaileak pobreen arteko gerra islatzen eta are sakonagoa egiten duen ikurra dira. Oso funtzionalak dira sistema kapitalistarako, eta bere urrezko arauetako bat: eskulan, formal edo informal, merkea eta prekarioa, langileen eskubideen murrizketarako bidea formalizatzen duena".

Hau guztiagatik ekimen honen bozeramaileek euren mespretxu osoa adierazi nahi izan diete Europako erakunde eta gobernuei, kapitalaren eskubideak babesten eta pertsonen eskubideak urratzen ari direlako. "Proiektu neoliberal, patriarkal, militarizatu, baztertzaile eta erregresiboa defendatzen dutenen aurrean, guk elkartasun internazionalistaren alde egiten dugu, pertsonon eta herrien arteko topaketan oinarritua".

 

[Agiria] Mugak Zabalduz Karabanari babesa

Euskal Herriko Eskubideen Karta sinatu dugun erakunde sozial eta sindikalok babesa agertu nahi diogu Mugak Zabalduz Karabanari. Uztailaren 14an, Melillarantz abiatuko da, etorkinek eta errefuxiatuek Hego Mugan pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko. Xede dugun jendarte-ereduaren erdigunean, bizitza dago, eta bizitza jokatzen dute, hain zuzen ere, gerratik eta miseriatik ihesi dabiltzanek.

Salatzen dugu etorkinek eta errefuxiatuek jasaten duten egoera egungo migrazio- politika hiltzaile eta antisozialen ondorio dela; halako politiken ondorio dira, halaber, biztanleriaren pobretze orokortua eta aberastasunaren banaketa gero eta bidegabeagoa. Borrokatu beharra dugu, eta eskubide politiko, zibil eta ekonomikoak pertsona guztiei hedatu.

Gobernuek barnerarazi nahi dizkiguten arrazismoaren eta xenofobiaren muina honelako baieztapen faltsuak dira: "Lana kentzen digute", "Gaizkileak eta terroristak dira", "Gure gizarte-laguntzez aprobetxatzen dira", "Inbaditu egiten gaituzte", etab. Halako adierazpenek ez dituzte kontuan hartzen neokolonialismo-formak, alegia, egungo eredua herrialde aberastuek Munduko Hegoaldeko herrialdeak mendean izateko.

Europako Batasunean, 119 milioi pertsona baino gehiago pobrezia-arriskuan daude; ondorioz, barne-migrazioak izaten dira herrialde kideen artean. Lan-prekarietatea enpresen eta herrialdeen arteko lehiaren funtsezko osagaia da, orokortua sektore jakin batzuetan (eraikuntza, garraioak, haragi-industria, gizarte-arreta eta etxeko lana), eta EBko langileen arteko barne-migrazioen esplotazioa legeztatzen du.

Nekropolitika da sistema ekonomiko kapitalista eta patriarkalak bultzatzen dituen bideetako beste bat: pertsonak esplotatzeaz eta kanporatzean gain, hiltzen uzten ditu. Nazioarteko krimen hutsak dira. Erailtzen dira mugimendu ekologista, feminista eta LGTBko buruzagiak, nekazariak eta indigenak, beren lurra proiektu hidroelektriko erraldoien kontra babesteagatik, baina sistema kapitalistak sobera dituen pertsonak ere ezabatzen dira: kontsumitu edo ekoiztu ezin dutenek enbarazu egiten dute, eta giza hondakin bihurtzen dira (Bauman).

Sistema kapitalistak jendea behar du oraindik, eta eskulan migratzailea izaten jarraituko du. Baina eskulan horrek ez du eskubiderik izango, eta lan egingo du eraikuntzan, ostalaritzan edo zaintzan, eskulan merke eta prekarizatua bihurtua. Hala, soldatak jaitsi eta lan-baldintzak eskastu egingo dira, jende esplotatuaren eta jende pobrearen arteko gatazka-prozesu batean -kapitalak eta gobernu konplizeek bultzatuta-, nazional pobreen eta atzerritar pobreen artekoan. 'Gerra' horrek kapitalismoari egiten dio mesede, eta arrazismoaren eta xenofobiaren euskarri da.

Errefuxiatuak eta migratzaileak pobreen arteko gerra islatzen eta are sakonagoa egiten duen ikurra dira. Oso funtzionalak dira sistema kapitalistarako, eta bere urrezko arauetako bat: eskulan, formal edo informal, merkea eta prekarioa, langileen eskubideen murrizketarako bidea formalizatzen duena. Gure mespretxu osoa Europako erakunde eta gobernuentzat, kapitalaren eskubideak babesten eta pertsonen eskubideak urratzen ari direlako. Proiektu neoliberal, patriarkal, militarizatu, baztertzaile eta erregresiboa defendatzen dutenen aurrean, guk elkartasun internazionalistaren alde egiten dugu, pertsonon eta herrien arteko topaketan oinarritua.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude