Eta kooperatibak... zer dio?


Naroa Ariznabarreta  |  Lur Pagoaga  |  Aitzol Iturbe  |  Ane Gorosabel
2017ko maiatzaren 31

Gipuzkoako hainbat eragile, elkarte, mugimendu eta norbanako aspaditik gabiltza erraustegiaren eraikitzeak ekarriko dituen kalteak kaleratu guran. “Pertsona helburu” duen administrazioak, herritarron ongizaterako pausoak emateaz ahaztu eta enpresa jakin batzuri, ezkutupean, kontratu basatiak oparitu dizkio (1.200 milioi euroko zorra egotzi digute gipuzkoarroi, eta hauetatik 100 miloi, debagoiendarrok ordainduko ditugu). Zer esanik ez makroproiektu honek naturari eragingo dion kalte erreparaezinaz, gune ugari dioxinaz betiko kondenatuz.

Joan den zapatuan, Zubietan, hainbat sektorek argi adierazi genuen “erraustegirik ez!” aldarria, alternatibak ditugulako, bizitza maite dugulako, natura gurea sentitzen dugulako...

Dena den, bada faltan bota genuen hotsa. Publikoki adierazi ez den arren, gure bailarako enpresa ezagun batek eskuhartze garrantzitsua izan du erraustegia eraikitzearen onarpenean. LKSk,  Mondragón Taldeko kide den kooperatibak, erraustegiaren eraikitzeak ingurugiroan duen eragina aztertzen duen informe teknikoa burutu du, Diputazioak horrela eskatuta. Ondorioztatzen dena da, naturarendako jasangarria ei dela sailkatu gabeko gure zaborra erretzeko helburua duen erraustegia eraikitzea. 

LKSk jasangarritzat jotzen du kutsadura ekarriko duen proiektua, kalitatezko ur emari eta lur emankorren kondena, porlanezko makroinfraestruktura saihesgarria, zaborra kudeatzeko alternatiben baztertzea, epe luzera kontaminazioa gutxitu ez, eta airearen usteltzea ahalbidetuko duen estrategia kapitalista…

Non dago Debagoieneko kooperatibismoaren posizionamendua? Erabaki garrantzitsuak ez al dira langileen artean hartzen? Zer gertatuko litzake Mondragón Taldeko kooperatibistak gaia mahaingaineratu eta herriarendako proiektu jasanezina dela aldarrikatuko balute? Akaso… hau al da bailaran nahiko genukeen errealitatea?  Baserritarrok ez genuke nahiko, inondik inora. Eta horregatik, bailarako kooperatibistei zuen erabaki guneetan gai honen inguruan eztabaidatzeko gonbideta luzatzen dizuegu. Munstro hau gelditzeko aukera baldin badago, aldarria baztar guztietatik entzun dezatela.

Eutsi lurrari! Erraustegirik ez!

Baserria XXI elkarteko kideak dira.

Albiste hau Mondraberritik ekarri dugu ARGIAra


Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Espainiako hiriburua Paris

Behin baino gehiagotan entzun dugu Espainiaren eraketa Frantziakoaren antzekoa dela. Hortaz ez da harritzekoa borboitarrek, Espainiako Erresuma hainbat mendetan bere esku izan duten dinastiak, Frantzian izatea jatorria. Beraz, normala da Frantziako eredua Espainian kopiatu nahi izatea, baina baditu kopiatzea horrek bere berezitasunak.

Frantzian Iraultza egin zen duela bi mende eta erdi eta borboitarrak desagertu ziren edo urkamendira eraman zituzten. Espainian, aldiz, tarte labur batzuk... [+]


2017-11-19 | Iñaki Murua
Dena emon ala Doraemon?!

Harritu egin nau Antena 3 telebistara Maddalen Arzallusek Irungo kanporaketan bota zuen bertsoa iristeak, baina badu lekua agurrean, artista senetik, umore jostarian eraikitako aleak telebista horretan, nik etxe horri buruz dudan iritzia izanda behintzat.

Zer pentsatu gehiago eman zidan euskal-erdarazko Telebistako albistegia irekitzeko bertso bera erabiltzeak. Bertsoak eta bertsolaritzak kate horri sortzen dion erakarmenaren berri ematen dit, noski bertsoari berari ezer kendu gabe, baina... [+]


Mateo efektua eta adina: pentsioen paradoxa

Bismarck izan zen XIX. mendean gaurko pentsio sistemaren eredua sortu zuena, belaunaldien arteko elkartasunean oinarriturik hain zuzen ere. Ekuazioa oso sinplea da, enplegua duten gazteen egoera ekonomikoa adinekoena baino hobeagoa denez, eurek egindako ekarpenen bidez ordainduko dira adinekoen pentsioak.

Adin piramidea edota bizi esperantzaren eraginak alde batera utzita –ez dira bigarren mailakoak–, gaur egun neke zantzu nabarmenak azpimarratu ditzakegu eredu honen baitan, are... [+]


2017-11-19 | Miren Artetxe
Bortizkeria matriuskak

Zabaldu matriuska.

EFE agentziaren berria. Lerro-burua: “Cantabria espainiar ontziak itsasoan aurkitutako 26 gorpu lehorreratu ditu”. Testua: “Ontziak Italiako Salerno hirian porturatu ditu 26 emakumeren gorpuak, itsasoan erreskatatutako beste 400 immigrante eta errefuxiaturekin batera”.

Emakumeak izateak ez du, antza, lerro-bururik merezi (eta kurioski, testuan immigrante eta errefuxiatuak bereizteak bai). Salernoko prefetaren azalpenak jasotzen ditu berriak:... [+]


Atsedenen ondorioez

Azken hilabete eta aste hauetan, Aldudeko ibarrean zorigaitz franko gertatu zaigu: bat bertzearen ondotik zendu dira hainbat herritar, gazterik, batez ere minbiziarengatik. Ohi den bezala, jendeak eta predikariek azpimarratu dute presuna horien “kuraia gaitzaren kontra”, “ihardukitzeko” eta azken uneraino “oldartzeko eta borrokatzeko indarra”, eritasunaren “zuzengabeko garaipenari amore eman arte”.

Erran-molde horiek gogorarazi didate Marc... [+]


2017-11-17 | Miren Osa Galdona
Ez da nahikoa biktima izatea, azalean eraman behar duzu

Iazko San Ferminetako bortxaketaren epaiketan izandako informazio jakin batek aho bete hortz utzi ditu hedabide nahiz herritarrak: akusatuek biktima ikertzeko detektibe bat kontratatu dute, bortxaketaren ostean “traumarik ez duela” frogatzeko. Lehen unean epaileak ikerketa osoa onartu bazuen ere froga gisa, azkenean baztertu egin du txostenaren zati bat. Hala ere, justiziaren eraikuntza patriarkala agerian geratu da: emakumeei nabaritu egin behar zaie gainean daramaten zama.


Euskararen maitaleak

Amoranteen gaindosia bizi du euskarak. Baina legerik ez, behar bezalakoa, euskarari albo hizkuntzetako balio legal eta derrigortasuna emango liokeena.


Gutarrak ala kaosa

Edozein hitzi hostoak erortzen zaizkio Aznarren ahoko negutik pasatzean. Aznarrek ez du ahoskatzen, Aznarrek berbak lehortzen ditu estepako polboroi bihurtzeraino.


2017-11-15 | Axier Lopez
Ongi etorri armak, refugees go home!

Bilboko Portuaren plan estrategikoaren onurak hedabidez hedabide azaltzen aritu da Asier Atutxa presidentea. Baina, enpresariek beren enpresez hitz egitean ohikoa duten autobonboaz aparte, bi galdera ‘deseroso‘ erantzun behar izan ditu. Bata, errefuxiatuak portura ez sartzeko eraikitzen ari diren harresiari buruz. Eta bigarrena, martxoan Ignacio Robles suhiltzaile desobedienteak piztu zuen eztabaidaren harira, Saudi Arabiara bidean Bilboko Portuan izan diren armaz betetako... [+]


Eguneraketa berriak daude