Erresuma Batua: estatu burujabeak, batasunari eusteko

  • Erresuma Batuko herrialdeei barne auzietan “burujabetza osoa” ematea proposatu dute zenbait politikarik, egitura batzuk partekatuta estatu federal bilakatzeko.


2016ko uztailaren 12an - 12:41
Sistema politikoa aldatuko balitz, Westminstergo parlamentuaren –irudian– osaera aldatu beharko litzateke. (David Castor CC-BY-SA)

Brexitaren oihartzunak ez du etenik Erresuma Batuan. Dimisio sorta eragiteaz gain, lurraldetasunaren aferan ere eragin du Europar Batasuna uzteko erabakiak. Hala, Ipar Irlandaren, eta bereziki, Eskoziaren askatasun nahiari galga jartzeko asmoz proposamena luzatu du Konstituzio Erreformarako Taldeak.

Hainbat alderdi politikotako kideez osaturiko taldeak Erresuma Batuari izaera berri bat ematea proposatu du, The Guardian-en arabera. Hala, batasunari eusteko federazio izaera hartzea hobetsi du: “Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandak nahi duten punturaino bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna izan behar lukete. Baina, bestalde, Erresuma Batuan gainontzeko herrialdeekin eraginkortasunez funtzioak partekatzeko aske izan behar lukete, hala nahi izanez gero”, adierazi dute ohar bidez.

Lord Salisbury taldearen sortzaileak adierazi duenez, “aldaketa erradikalaren ordua iritsi da. Herrialdeak 'Batasun Akta' berria behar du”. Horretarako, erreferendum bat egiteko ideia plazaratu du lehen ministro ohiak: hamalau hilabeteren buruan, Erresuma Batuak osotasunean eta lau nazioek euren aldetik onartu beharko lukete aurrera egiteko.

Proposamena aurrera aterako balitz, Britainia Handiko herrialde bakoitzak gobernu dezentralizatua izango luke, barne gaietan “burujabetza osoa” lukeena. Taldeak aditzera eman duenez, nazioek zenbait konpetentzia utziko lituzkete Erresuma Batuaren esku gestio partekatua egiteko, hala nahi izanez gero. Westminstergo parlamentua 146 ordezkarira mugatuko litzateke.

Hamarnaka konpetentzia partekatu

Federazioaren ideia plazaratzeaz gain, partekatutako konpetentzien inguruko proposamena ere helarazi du Konstituzio Erreformarako Taldeak. Besteak beste, defentsa, moneta, banku zentrala, Auzitegi Gorena, inmigrazioa eta zergak lirateke elkarrekin gestionatutako alorrak. Elizabeth II.ak jarraituko luke estatuburu izaten.

Taldeko kideek aitortu dute hein batean Eskoziaren independentzia geldiarazteko ari direla lanean: “Independentismoa babesik gabe utziko luke proposamenak”, azaldu du Peter Haine laboristak.

Ipar Irlanda eta Galesko lehen ministro ohiaz gain, Menzies Campbell demokrata liberalen buru ohia, Robert Rogers Komunen Ganberako idazkari ohia eta David Burnside Ulsterreko politikari unionista daude. Taldeak John Major lehen ministro ohiaren eta Graham Brady kontserbadoreen buruaren babesa duela zehaztu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brexit
2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


2020-12-24 | ARGIA
Brexit-ari buruz akordioa sinatu dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak

Negoziaketa prozesu luzearen ondotik, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak Brexit-aren gaineko akordioa lortu dute azken minutuan.


Brexita eta ardatz anglosaxoia

Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]


2020-02-04 | Euskal Irratiak
Brexita Ipar Irlandan

Otsailaren lehenean bereizi dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
"Brexit" zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]


Eguneraketa berriak daude