Espainiatik datoz Basauriko eta Itsasoko herri-kontsultei jarritako eragozpenak

  • Espainiako Estatuaren abokatuak Basaurin egingo den herri-kontsulta geldiarazteko eskatu du, “estatuaren konpetentziak urratzen” dituela argudiatuta. Bestalde, epaitegiek bertan behera utzi dute Carlos Urquijo Espainiako Estatuko EAEko ordezkariak Itsasoko kontsultari jarritako helegitea.


2016ko irailaren 16an - 10:09
Pozokoetxe-Bidebieta-San Fausto eremuan herri-kontsulta egingo dute Basaurin, trenbide guneaz erabakitzeko. (Argazkia: Basauriko Udala)

Pozokoetxe-Bidebieta-San Fausto eremuan herri-kontsulta egingo dute Basaurin, trenbide guneaz erabakitzeko. Espainiako Estatuko abokatuak galdeketa bertan behera uzteko eskatu du, auzia Adif Trenbide Azpiegitura Administratzailearen eta Espainiako Sustapen Ministerioaren esku dagoela iritzita.

Andoni Busquet Basauriko alkateak azaldu du “inpugnazio honen irizpideak politikoak” direla, “ez juridikoak”. Irailaren 16an helegitea aurkeztuko dutela iragarri du. Udal Legearen babesa dute Basaurin: galdeketak egiteko aukera ematen die udalei, betiere “galdeketaren gaia, udalerriaren ekimeneko politika publiko, erabaki edo kontuetara” mugatzen bada.

Herri-galdeketak bere horretan jarraituko duela azaldu du Busquetek, epaitegiek auzian erabaki arte. Basauriarrei galdeketan parte hartzera dei egin die alkateak, “Espainiako Sustapen Ministerioa eta Adif estutzeko”.

Ezkio-Itsasoren desanexio prozesua

Carlos Urquijok helegitea aurkeztu zuen irailaren 12an Itsasoko (Gipuzkoa) herri-galdeketa bertan behera uzteko. Donostiako epaitegi batek baztertu egin du Urquijoren eskaria, Gipuzkoako Foru Aldundiak legezko prozedura jarraitu duela argudiatu ostean.

Imanol Lasa Aldundiko bozeramaileak azaldu du “oso albiste ona” dela, “epaitegiaren erabakiak kontsultak berme demokratiko eta legezko bermeak dituela adierazten” duelako.

Irailaren 18an izango da galdeketa Itsason eta herritarrek “Nahi al duzu Itsaso berriro udalerri izatea?” galderari erantzungo diote. Martxoan Udalak aho batez onartu zuen desanexioa eta herri kontsultak erabakia berrestea du helburu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria
2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Eguneraketa berriak daude