Espainiako Estatuak hiru milioi euro gastatu ditu Indar Armatuen apaiz eta elizetan

  • Espainiako Estatuak militarrei asistentzia erlijiosoa ematen die eta diru publikoarekin ordaintzen du. 2016an 2,7 milioi euro gastatu zituzten apaizen soldatetan eta 231.000 euro elizen mantentze-lanetan, eldiario.es-ek jaso duenez.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko maiatzaren 15a

1953an Espainiako Estatuak Vatikanoarekin konkordatua egin zuenetik militar guztiei asistentzia erlijiosoa eskaini behar die. Apaizen soldatak, atzerrian egiten diren misioak eta artzapezpiku-barrutiaren, apaiztegiaren eta katedralaren mantentze lanak diru publikoarekin ordaintzen dira.

Vatikanoarekin akordioa sinatu zuenetik Espainia arauak gehitzen joan da, elizak kuarteletan duen tokia blindatzeko. Gaur egun, apaizen soldata basikoak eta gehigarri ekonomikoak lege bitartez zehaztuta daude: hasten direnean soldatak 30.000 eurokoak izaten dira eta 59.000 eurotaraino heldu izan dira.

2016an 3 milioi euro baino gehiago gastatu zituzten, gehiengoa 83 apaizen soldatetara bideratu zuten, 2,75 milioi euro. Armadaren artzapezpikuek 766.000 pertsonari ematen diete zerbitzua, militar, guardia zibil, polizia, funtzionario zibil eta hauen senideen artean.

Erlijio islamiko, ebanjeliko eta juduaren presentzia ere lege bitartez babestuta dago, baina zehaztasunik gabe. Asistentzia jasotzeko eta errituetan pate hartzeko eskubidea aitortzen da, baina horretarako egingo diren inbertsioei buruzko aipamenik ez dago. Katolikoaren kasuan, ordea, xehetasun guztiak jasota daude.

Kanal hauetan artxibatua: Eliza Katolikoa  |  Espainia  |  Erlijioa  |  Espainiako armada

Eliza Katolikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Juana Rivas, Sara Majarenas eta XXI. mendeko miserikordia etxeez

Michel Foucault eta enparauak irakurriz beti pentsatu izan dut Frantziako Iraultzaren ostean kontrola gorputzaren barneraino sartzeko mekanismo gisa antolatu zutela kartzela egitura osoa. Aurretik, zigor publikoa jasotzen zuten araua betetzen ez zuten horiek: urkamendia, eskua moztu lapurrei, borreroak plaza erdian… herritar guztiek zuten aukera espektakulua ikusteko, eta bide batez, agintariek ohartarazi egiten zieten herritar matxinatuei gizalegezko hiritar ez baziren ondorio horiek... [+]


Larreina go home!
MULTIMEDIA - Maritxu, nora goaz!?

Bilboko Hontzak konpartsaren txosnaren zentsura kasuari begira 9. saioan.


2017-08-25 | Uriola.eus
Hontzak Konpartsak Bilboko txosna ikusgarrienaren Kanpaia saria irabazi du

Bosgarren urtez irabazi du konpartsa anarkistak txosnen dekorazio dotorenaren saria. Eulia saria Sinkuartelentzat izan da, txosna guztien artean apainketa eskasena izateagatik.


2017-08-22 | Xalba Ramirez
Umorez erantzun dio Hontzak konpartsak "zentsura eklesiastikoari"

Umorez erantzun dute Hontzak konpartsako kideek astelehenean beren txosnako dekorazioa kendu izana. Agindu judizial baten ondorioz erretiratu du Ertzaintzak txosnan zeukaten “Vatikanoko Harategiak” instalazioa, “sentimendu erlijiosoak mintzen” dituelakoan.


2017-08-21 | Xalba Ramirez
Ertzaintzak Bilboko Hontzak konpartsaren "Vatikanoko harategiak" dekorazioa kendu du

Bilboko Hontzak konpartsaren txosnatik "Vatikanoko harategiak" izeneko dekorazioa kendu du astelehen goizean Ertzaintzak.


Alemaniako 500dik gora haurrek jasandako erasoek Vatikanoa ere zipriztindu dute

Elizak aginduta 2015ean martxan jarritako ikerketa argitaratu dute asteartean Alemanian. 1945 eta 1990 bitartean 547 umek tratu txar fisikoak jasan zituztela adierazten du, eta horietatik 67k sexu erasoak, bortxaketak tarteko, El País hedabidean irakur daitekeenez.


Eliza katolikoaren ostiekin "Pederastia" idaztea ez dela delitu ebatzi du epaileak

"Pederastia" hitza ostiekin idaztea erlijio sentimenduen aurkako eraso gisa epaitua izan bada ere, Abel Azkona artistaren aurkako auzian deliturik ez dela esan du epaileak eta behin betiko itxi du kasua.


2017-03-27 | Anuntxi Arana
Pelikulak

Martxoaren 25ean, azken larunbatean, Baionan euskal presoen muturreko egoera larria salatzeko manifa bat izan zen, eta lehentxeago beste bat.


Elizan, kanpaia...

Kontu zaila da –gaitza– gai abstraktuei eta erakunde inpertsonalei buruz baino, hezur-haragizko pertsonei buruz hitz egitea. Batez ere, gaiak tabu-itxura hartu baldin badu inoiz.

Gazteek sufritzen dituzten eraso sexualen heren-laurden bat gertatzen dira Elizako profesionalen esku: adin nagusikoak atsegindurik eta adin txikikoak mindurik. Neurriak aspaldi hartuak behar zituen Elizak, hainbat norbanakoren mina eta horrenbesteko morbo mediatikoa saihesteko.

Zein da arrazoia umeen... [+]


Apaiz pederasten zigorra murriztu du Aita Santuak, publiko egin gabe

Sexu gehiegikeriak egiten dituzten apaizekin "zero tolerantzia" agindu izan du Aita Santuak, baina publiko egin gabe hainbat elizgizon pederasten zigorra apaldu du, Fedearen Doktrinarako Kongregazioaren gomendioei entzungor.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude