Espainian armagintzarekin lotura handiena duten bankuen artean daude BBVA, Banca Cívica eta Kutxabank

  • BBVAk 1.824 milioi euro inbertitu ditu armagintzan. Hura azaltzen da SETEM taldeak eta Bakearen aldeko Delas Ikasketa Zentroak plazaratu duen zerrendako lehenengo postuan. Bosgarrenean ageri da Banca Cívica (34 milioi euro), eta bederatzigarrenean Kutxabank (9,3 milioi euro). CAF enpresan dituen partizipazioek eraman dute Kutxabank postu horretara.


2012ko martxoaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
BBVA ageri da zerrendaren goialdean.

CAFen negozio-lerro nagusia trenen fabrikaziora bideratua dago. Dena den, Delas zentroak azpimarratu duenez, bere ekoizpenaren %5ak xede militarrak ditu, tankeen blindajeak egitera bideraturik legokeelako. Delas zentroko Jordi Calvoren hitzetan, "soilik %5 baldin bada, errazagoa izango da errotik kentzea". Dena den, "tumore" hori duen bitartean, CAF "armamentua duten enpresen artean" mantenduko dutela esan du, eta hura finantzatzen duten bankuek zerrendan jarraituko dutela.


Azkenak
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


Eguneraketa berriak daude