Kontserbadoreek gehiengoa galduta, Irlandako unionistengana jo du May-k gobernua osatzeko

  • Alderdi Laboristaren gorakadak Erresuma Batuko gobernagarritasuna zalantzan jarri du, Brexitaren negoziaketak hasi baino hamar egun lehenago. Gehiengoa galdu du Theresa May-k eta aliantza berriak egin beharko ditu gobernuan gutxiengoan sortzeko. Ipar Irlandako DUP alderdiarekin akordioa itxi dute.


2017ko ekainaren 09an - 09:54

Brexitaren negoziaketetarako bere indarra eta zilegitasuna egonkortzeko hauteskundeak aurreratu zituen Theresa May Lehen Ministro kontserbadoreak. Ez zaio ondo atera jokaldia, izan ere, gehiengo osoa galdu du.

Alderdi Laboristako Jeremy Corbynek du erruaren zati handi bat, austeritatearen kontrako mezuari esker gorakada izugarria izan du eta. Ordea, laboristek ere ez dute gobernuaren osatzeko adina babes izango. aliatu izan zezaketen SNP eskoziarrak eserlekuen ia erdia galdu du eta.

Hauek dira %99a zenbatuta, eserlekuen banaketa lau alderdi handienen artean:

- Alderdi Kontserbadorea: 315 (-12)

- Alderdi Laborista: 261 (+31)

- Eskoziar Alderdi Nazionalista (SNP) : 35 (-19)

- Demokrata Liberalak (DL): 12 (+3

Ipar Irlandari dagokionez, Alderdi Unionistak hamar eserleku lortu ditu, 2015ean baino bi gehiago eta Sinn Féinek zazpi, aurrekoetan baina hiru gehiago.

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erresuma Batua
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


2024-02-09 | Sustatu
Fujitsu eta Erresuma Batuko Postaren eskandalu informatiko eta judiziala

2024 hasiera honetan inpaktua izan duen telesail bat Mr Bates vs The Post Office da. Lau atal dira, ikusteko ondo egina dago, eta inguruan entzun ez baduzu ere, Erresuma Batuan gobernu adierazpenak sortzera iritsi da. Kontatzen duena harrigarriki larria baita, 2000 eta 2015... [+]


Eguneraketa berriak daude