Errefuxiatuen alde hainbat ekimen antolatu dituzte larunbaterako

  • 'SOS errefuxiatuak, UE-Turkia akordioari ez!' lelopean, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak hainbat jarduera antolatu ditu larunbatean, hilak 23, Bilbon. Eguna Udaletxean kontzentratuz abiaraziko du, Plaza Eliptikoan akanpada egiteko Udalak baimena ukatu diola salatuko du plataformak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 19an - 13:36
Joan den martxoan egindako elkarretaratzea (Arg.: Uriola).

Ostiral gaua Plaza Eliptikoan kanpinean lo eginez pasa nahi zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko plataformako kideek. Errefuxiatuei elkartasuna erakutsi nahi zieten ekintza horrekin. Baina Bilboko Udalak, Espazio Publikoaren Erabilerarako Bulegoaren bitartez, akanpadarako baimena ukatu dio plataformari. Horregatik larunbateko lehen jarduera Udaletxe aurrean protesta egitea izango da. "Udalaren jarrera salatzea".

Bilboko Udalak ezetza eman dio plataformari, "bestelako espaziorik eskaini gabe". Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak adierazi duenez, Plaza Eliptikoan antolatu nahi duen jarduera "hirritarren sensibilizazio kanpaina baten baitan kokatzen da, hain zuzen ere, errrefuxiatuak pairatzen ari diren egoerari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz Europako hainbat hiritan etengabe deitzen ari diren ekitaldietako bat da".

Ondoren, giza katea egingo dute Plaza Eliptikora arte. 11:45ean, hiru kolektibotako kideek 'Egungo errefuxiatuen egoera' izango dute hizpide hitzaldi-tailerrean. 16:30ean asanblada orokorra egingo dute Plaza Eliptikoan, 18:30ean giza katea Bilbon zehar, eta bukatzeko elkarretaratzea Arriaga plazan 20:00etan.

Larunbatean, Eliptika, protesten gune

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko plataformaren mobilizazioa ez ezik, larunbatean Bilbon beste bi mobilizazio ere izango dira. LAB sindikatuak 'Gure industriaren defentsan' lelopean manifestazioa egingo du eguerdian Jesusen Bihotzetik hasita. Plaza Eliptikora hurbiltzen direnean, "espazioa utziko diegu", azaldu dio URIOLAri Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak.

Emakumeen Mundu Martxak Plaza Eliptikoan, HYM multinazionalak duen dendaren aurrean elkarretaratzea egingo du larunbatean. Rana plazan (Bangladesh) emakume langile ugarik baldintza prekarioan jarduten zuten lantegiaren hondamendiaren 3. urteurrena gogoratzeko protestaldia da. 'Nor da fashion victima' lelopean, ehungintzako langileentzat lan baldintza duinak bermatzeko eskaera egingo dute. Arropa erosle eta kontsumitzaileei, berriz, "arduraz" jokatzeko eskatuko diete.

[2016-04-18] Bilboko Udalak errefuxiatuen alde egitekoak ziren zenbait ekintza galarazi dituela salatu dute

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude