Eremu ez euskalduneko nafarrek eremu mistoan sartu nahi dute


2009ko ekainaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Nafarroako Gobernuak 2008ko inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eman zituen jakitera atzo. Datu ugari bildu dituzte, horien artean eremu ez euskalduneko herritarrek duten iritziari buruzkoak. Inkestaren arabera, Galar, Noain, Mañeru, Zirauki, Villatuerta, Artazu, Beraskoain eta Girgillao herrietako biztanleen ia %65ak desio du eremu mistoan sartzea. Nahiak nahi, inongo aldaketarik ez dutela egingo adierazi du Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak. Bestalde, hiru nafarretik bik, euskaraz ikasteko aukera Nafarroa osoan egon dadila nahi dute, eta ez soilik –sare publikoari dagokionez– eremu euskaldun eta mistoan.


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Urriaren 7az geroztik, 142 kazetari hil ditu Israelek Gazan: bi egunero kazetari bat

Gerra garaian zentsurak eta propagandak berebiziko lekua hartzen dutela jakina da, eta horren froga bat gehiago dugu Israelek Gazan bideraturikoa. Hala ere, prentsa askatasunaren alde dabiltzan egiturak izugarri kezkaturik dira: ez da munduan eta historian zehar beste gatazkarik... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude