Elkartasuna delitu denean

  • Astelehenero goizeko 06:00ak edo 07:00ak aldera inputatuen furgonetek bat egiten dute Boceguillasen eta denek batera gosaltzen dute. Gero, Madrilera iristeko falta diren 120 kilometroak egin eta berriro elkartzen dira Casa de Campoko lakuaren ertzean. Batera hartzen dute metroa, batera bazkaltzen dute eta aterpetxe berean egiten dute lo (ia denek binaka edo hirunaka, baina “Santutxokoen taldekoek” gaua denek batera pasatzea erabaki zuten, zortzi pertsona gela bakarrean).


2007ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
18/98 auzipetuen elkartasuna

18/98 auziak behartu ditu elkartzera. Bakoitzak berea egingo balu, askoz ahulagoak lirateke. Baina ez da erraza 52 lagun horrela biltzea, are zailagoa horrelako muturreko egoera batean. Askok ez zuten elkar ezagutzen auzia hasi baino lehen, adinean alde handiak daude, baita jarreratan, erreakzioetan, iritzietan… ere. Baina erabaki bateratuak hartu behar dituzte. Eta hala egin dute azken 15 hilabeteetan.

 

Euren artean batzuekin harreman estuagoa dute besteekin baino. Aipatu ditugu Santutxukoak, eta emakumezkoen artean ere, esaterako, harreman berezia dago. Baina oro har denen artean lotura berezia dago. Eta haiek ere harritu egiten dira lortutakoarekin.

 

 

Enrique Molina fiskala ere konturatu da auzipetuen arteko elkartasun bereziaz. 52 lagunentzat (hitzaren zentzu guztietan) 484 urteko espetxea eskatu du. Baina epaiketako perituen frogek ez diote laguntza handirik eskaini eta bere ondorioak epaimahaiari azaltzeko orduan, elkartasun hori erabili du bere tesia arrazoitzeko: auzipetuen arteko harreman estuak frogatzen omen du hauek ETArekin duten lotura. “Elkartzera behartu gaituzte eta orain hori ere gure kontra erabili nahi dute”.

 

Auziari buruz ARGIA aldizkariak argitaratutako erreportajea irakurri eta argazki galeriak ikusi: 'Epaiketaren 50. bidaia' eta '15 hilabete Madrilen eta hemen'.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Eguneraketa berriak daude