Elikadura burujabetza versus politika burugabeak

  • La Via Campesina osatzen duten nekazari erakundeek elikadura burujabetza lortzea dute helburu. Herri eta komunitate bakoitzak behar dituen elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Multinazionalen jarduerak nekazari txikiak erasotzen ditu, zuzenean.


2017ko uztailaren 20an - 07:54

Atzerrira joanen diren landare uztak jasotzeko lur hektarea kopuru itzela lapurtzen dizkie herri eta komunitateei eta ehunka baserritar bortizki lekualdatzen ditu. Landaketa horiek gurea bezalako herri industrializatuetara iristea dute helburu. Esportazio horien menpeko bizi gara. Guk elikadura burujabetza garatzen ez dugun bitartean beste herrialdeen eskubidea bortxatzen ari gara.

Hori gauzatzeko lurra behar da. Eta lurralde antolaketarako politikek lurra kentzen digute. Ekonomia kapitalista globalizatuaren tsunamiak hainbat gauza eraman ditu euskal baserri mundutik: mendeetan zehar ernatutako eta hobetutako haziak, baserriak, nekazari ustiaketa txikiak eta antzinako jakinduria. Ekarri ere ekarri dizkigu gauza batzuk: milaka kilometro bidaiatzen duten elikagaiak, energia menpekotasuna, agro-toxikoek eragindako lurraren eta uraren kutsadura, hondakinen kopuruaren hazkundea eta zor ekonomiko itzela. Ekonomia kapitalistaren tsunamiaren gandorrean surfa egiten dakiten bakarrak politikariak, banketxeak, enpresa pribatuak eta multinazionalak dira.

 

Eusko Jaurlaritzako alderdi kontserbadoreak ere gandorrean surf egiten badakite eta etekin zukutsuak ateratzen dizkiote tsunamiari: nekazari lurren birkalifikazioak, lurren salerosketak, eraikuntza enpresen gizentzea, aberatsen mesederako zerga politika eta energia enpresen aberastea batez beste.

Eusko Jaurlaritzako alderdi kontserbadoreak ere gandorrean surf egiten badakite eta etekin zukutsuak ateratzen dizkiote tsunamiari: nekazari lurren birkalifikazioak, lurren salerosketak, eraikuntza enpresen gizentzea, aberatsen mesederako zerga politika eta energia enpresen aberastea batez beste. Bitartean biztanleok olatuaren ur haserreen astinduak sufritzen ditugu: korridore ekologikoen apurketak, mendien zatiketak eta zulaketak, bailaren artifizializazioa, akuiferoen eta lur emankorren desagerpena eta sistema nekazal-hirindustrialaren ezarpena. Hauxe da lan eta jendarte eskubideen murrizketak, prekarietatea, zorpetzea eta txiroen zergekin aberatsen egitasmoak gauzatzea.

Izaki berri bat sortu da Euskal Herriko industriguneren batean duela hamarkada batzuk: Porlanjaun du izena erraldoi mekanikoak. Ez du bere besoen indarra kontrolatzen eta bailara zukutsuak, erreka gardenak, ibaiak, akuifero goxoak, bailara emankorrak, baso freskagarriak, mendi magal gurinak eta mendiak sugeak bezala besarkatzen zituzten bihurgunez jositako errepide txikiak suntsitzen ditu zartako batez. Gure mendiak “oztopo orografikoak” besterik ez dira erraldoiarentzako. Bere zangoen indarra ere neurrigabea da: ehunka landa espezieren desagerpena eta animali mota askoren lekualdatze derrigortuak eragiten ditu ostikada batez. Basandere, Basajaun eta Intxixuak aspaldi etxegabetu ditu.

Inoiz ez ase eta beti gose... Harrobiak puskatzen ditu harriak jateko. Liseriketa astun xamarra sufritzen duenez beroketa klimatikoa eragiten duten puzkerrak etengabe botatzen ditu. Puuuf Puuuuf. Hesteak mugituak dituela altxatzen da siestatik eta kaka botatzeari ekiten dio: tunelak, zubi-bideak, ezpondak, trintxerak, lubakiak, autobiak, autopistak errotondak eta ingurubideak debekatzen ditu. Bere azken kakalarriaren ondorioz bi mila natur hektarea inguru porlanez estali ditu Porlanjaunak: horiek dira lurreko hegazkina den AVEak behar dituenak Euskal Herrian ezartzeko.

Porlanjaunak libratzen jarraitzen duen bitartean ezinezkoa izango zaigu elikaduran burujabe izatea. Etekin ekonomiko pribatua eta hazkunde ekonomikoa helburu dituzten politika burugabeak geldiarazten ez ditugun bitartean gure herriaren eta beste herrialdeen elikadura burujabetza gauzatzea ezinezkoa izanen da. Hemen Euskal Herrian lurraren eta uraren defentsan borrokan aritzen garenok txikizioa gelditzea galdegiten diogu Eusko Jaurlaritzari. Horretarako ibili ginen Bergaratik Deriora; Berta Caceresek eramandako borrokarekin bat egiten dugulako. Besarkada bero bat Bertari, egun hauetan Derion dagoen bere alabari.

 

Beatriz Arana, AHTGeldituko kidea.

 

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude