EAEko hezkuntzan murrizketak salatu dituzte

  • Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak atzo ikasturte hasierako ekitaldian adierazi zuenez, 6.800 ikasle gehiago izango dituzte aurten EAEko ikastetxeetan, guztira 356.421 eta horietatik %50,7 eskola publikoan. Ikasle gehiago izan arren, baliabide "bertsuak" mantenduko dituztela gaineratu zuen, baina EAEko hezkuntza "murrizketatik libre" dagoela azpimarratu zuen. ELA eta EILAS sindikatuek erantzun dute ikasle gehiagorekin irakasle eta baliabide kopurua ez handitzea murrizketak direla eta ohartarazi dute 300 bat irakasle faltako direla.


2012ko irailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Aste honetan abiatuko dituzte eskolak Euskal Herriko ikasleek.

Isabel Celaák atzoko ekitaldian nabarmendu zuenez, indarkeria matxista jorratuko da aurten eskoletan eta PSOEren Gobernuak abiatutako hiru eleko ereduak jarraipena izango du. Ikasleak ostegunean izango dute lehen eguna Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Nafarroan protestak

Nafarroan, bihar hasiko dituzte eskolak ikasleek. Foru erkidegoko Gobernuak argi utzi du Espainiako Gobernuak agindutako murrizketak indarrean sartuko dituela. Hezkuntza Departamentuaren arabera, 350 irakasle gutxiago egongo dira 2012-2013 ikasturtean. Hori dela-eta, dagoeneko hasi dituzte protestak hezkuntza arloko eragileek. Bihar, departamentu atarian egingo dute elkarretaratzea.

Ikastetxe bat gehiago izango du Seaskak

Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin, gaur bertan hasi dituzte eskolak ikasleek. Frantziako Gobernu aldaketarekin, lasaiago daude hezkuntza arloko eragileak. Irakaskuntza pribatuan, Seaskak 30. ikastetxea zabalduko du ikasturte honetan.

Eusko Jaurlaritzaren murrizketez, hiru eleko ereduaz eta beste hainbat gaiz elkarrizketatu genuen Isabel Celaá Hezkuntza sailburua Argian: Alderdiok filosofia berean oinarritutako akordio inplizitua dugu hezkuntzan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal eskola publikoa
Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]


BeAtarrak: eskola publikoetako berrikuntza irauli nahi duen ereduak hasiera kaotikoa izan du

EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]


2023-07-09 | Tere Maldonado
Plantak egin

Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]


Euskal Eskola Publikoaz Harrok manifestazioak antolatu ditu EAEko Hezkuntza Lege Aurreproiektuaren aurka

Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]


Eguneraketa berriak daude