Bruselako kaleak bete dituzte milaka kataluniarrek Europari esnatzeko eskatuz

  • Milaka Kataluniar elkartu dira Bruselan egin duten manifestazio "horian". Europari esnatzeko eskatu eta Kataluniarentzat demokrazia aldarrikatu dituzte abenduaren 21eko hauteskundeen atarian. Puigdemont eta Kontseilariak ere manifestazioan daude.


2017ko abenduaren 07an - 09:36
Bruselako plaza nagusia bart gauean. Arg: @adic_arc

Kataluniako Biltzar Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteek manifestazioa deitu dute Bruselan, Europaren bihotzean, “esnatu Europa, Kataluniarentzat demokrazia” lemapean. Manifestazio horia izango da, antolatzaileen esanetan Bruselan “kolore horia ez baitute debekatu”. Preso politikoen askatasunaren aldeko kolorea bihurtu da azken asteetan horia.

Belgikako poliziak atzo Europako Parlamentuari ohartarazi zion manifestazio jendetsua espero dutela Bruselan. Poliziaren arabera, 20.000 eta 30.000 herritar inguruk parte hartuko dute. 250 autobus atera dira Kataluniatik. Bruselako hoteletan  jada ez dago logelarik libre.

Manifestazioan izango dira Carles Puigdemont eta Bruselan dauden gainontzeko Kontseilariak. Aurreko egunetan jada, Kataluniar asko bildu dira Europako hiriburuan eta kontzentrazio inprobisatuak egin dituzte, Europak Kataluniako aferan esku hartu dezan eskatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude