“Bortxaketa zentzagarria”, Hegoafrikako biolentzia lesbofoboaren eskandalua

  • Lesbianak heterosexual bihurtzera derrigortzea da “bortxaketa zentzagarria”-ren helburua eta 2000. hamarkadaren hasieratik ugaritzen ari dira mota horretako erasoak Hegoafrikan, The Independent egunkariak argitaratu duenez.


2014ko urtarrilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hegoafrikan ugaritzen ari diren "bortxaketa zentzagarriak" lehen planora ekarri ditu Clare Carter argazkilariak (irudia: The Independent).

Asmo horrekin bortxatu dituzten emakumeen irudiak argitaratu ditu Clare Carter argazkilariak. Egunkari ingelesari adierazi dionez, lesbofobia hazten ari da herrialdean. Azken 15 urteetan 31 emakume hil dituzte horrelako erasoen bitartez.

Kasu askotan, bortxatutako emakumeen senideak erasotzailearen konplize izan direla azaltzen du Carterrek eta argazkietan atera dituen zenbait pertsonaren kasuak kontatzen ditu. Testigantzetan, poliziaren eta epaileen konplizitatea ere salatzen dute bortxaketak sufritu dituzten hainbat emakumek.

Paradoxikoki, Afrikako herrialdeen artean Hegoafrika da lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen alorrean legedia aurreratuena daukana, 1997ko konstituzioan heterosexualen eskubide berdinak aitortu baitzizkien. Gainera, 2005etik sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituzten.

“Bortxaketa zentzagarri” bat pairatu duen Funeka Soldaatek azaldu duenez, “konstituzioa hor dago, baina ez du ezer esan nahi inorentzat”. Legedia ezagutu arren, erasoa jasaten dutenek beren burua babesteko nola erabili ez dakitela dio Free Gender mugimendua sortu zuen Soldaatek. “Homosexualitatea ez-afrikartzat hartzen da. Patriarkatua edonon dago. Lider erlijiosoek idazkunak nola irakurtzen dituzten mingarria da. Haurrak bortxaketan hasten dira 14-15 urterekin eta argazkiak ateratzen dituzte. Denbora bonba baten gainean eserita gaude”.

LGBT mugimenduak lortu dituen eskubideen aurreko erreakzioa dago bortxaketen atzean Carterrek The Independenti azaldu dionez. “Jende asko dago haserre gayek eskubide berdinak dauzkatelako” argazkilariaren ustez. “Bortxaketa zentzagarria erabiltzen dute euren gizontasuna agerian uzteko”. Horri hezkuntza falta, pobrezia, alkohola eta drogak batuz gero “sadismo patriarkalaren ekaitz perfektua” sortzen da Carterrek dioenez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Eguneraketa berriak daude