Bortxaketa delituaren definizioa eztabaidagai Europako Parlamentuan

  • Mintzagai izan dute Europako Parlamentuan pasa den apirilaren 26an “La Manada” kasuaren gainean Nafarroako Auzitegi Probintzialak emandako sententzia. Honetan, 2016ko Sanferminetako eraso matxista sexu eraso delitutzat jo ordez, sexu abusutzat jotzen da, bortxaketarik egon ez zela argudiatuz. Arrazoia, epaileen arabera, Kode Penalak eraso bat bortxaketatzat jotzeko kriterio bezala darabiltzan indarkeria eta larderia Sanferminetako kasuan eman ez zirela da.


2018ko maiatzaren 03an - 16:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteazkenean egindako osoko bilkuran Espainiak bortxaketa delituaren definizioaren gainean egiten duen nazioarteko estandarren aplikazioa izan dute mintzagai, eurodiputatuek gaia osoko bilkuran barne hartzearen alde bozkatu ostean. 188 diputatu agertu ziren gaia osoko bilkuran jorratzearen alde, 136 kontra eta 20 abstenitu egin ziren.

Bileran adostu zutenez, sexu indarkeria kasuak honen baitan ematen den larderia edota indar graduaren arabera ebaluatzea ekidin beharra dago. Baimendutakoak ez diren sexu harremanak bortxaketa gisa aitortzearen alde lan egitearen beharra azpimarratu zuten eurodiputatuek, baita indarkeria sexuala ebaluatzerakoan hau pairatzen duenak izandako erreakzioa zein erasoari aurre egiteko honek erabili duen indarrari erreparatzeari uzteko premia ere. Izan ere, erasoa ebaluatzeko berau jasan duen pertsonaren erreakzioa ebaluatzeak erasoaren gaineko erantzukizuna beronengan jartzen du, kontutan hartu gabe bortxaketa kasuetan biktimaren inmobilizazioa ohikoa dela.  Hau azpimarratzera datoz asteazkenean bertan sexu erasoa "abusutzat" hartzearen kontrako testu bateratua publiko egin zuten osasun mentaleko 1.800 profesionaletik gora.

Parlamentuko eztabaidan zehar sexu indarkeria kondenatzearen, zuzenbide alorreko langileei genero ikuspegidun formazioa izatea exijitzearen eta bortxaketaren definizioa Istanbuleko hitzarmenak xedatutakoaren arabera (lege espainiarraren kontrara erasoan eman den larderia edota indarkeriaren araberakoa ez dena) egokitzearen alde agertu dira.

Europar Parlamentuan osoko bilkura ematen ari zen ia une berean NBE Emakumeak-eko koordinatzaile exekutibo Purna Sern-ek, plazaratutako komunikatu batean, “La Manada” auzikoa bezalako sententziek bortxaketen larritasuna gutxiesten dutela adierazten zuen. Azpimarratzen zuen, baita ere, horrelako erresoluzio judizialek emakumeen eskubideak errespetatzeko dauden betekizunen haustea suposatzen dutela.

Amnistia Internazional-ek, bestalde, ohartarazi du soilik sei estatuk jotzen dituztela bortxaketatzat baimenik gabeko sexu harremanak. Estatu horiek Erresuma Batua, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Zipre eta Irlanda dira.


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude