Black power britainiarra


2017ko abuztuaren 10an - 09:49

Guerrilla beroegia ote BBCk maneiatzeko?” galdetu zuten The Telegraph egunkarian telesailaren lehen kapitulua estreinatu ondoren, pena agertuz ekoizpen honek ez duelako iristerik izan Erresuma Batuko kate publikoaren audientzia zabalera, eta Sky-n estreinatzearekin “konformatu” behar izan duen –Game of thrones emititu duen katea da nolanahi–. Beroegia? Ea: 1971ko Immigrazio Lege berriak Britainia Handiko beltzen kontra gogor jo zuen garaian girotua, Guerrillaren lehen kapitulutik protagonistak ikusiko ditugu pasatzen protesta baketsutik armak hartzera, identitate nazionala auzitan jartzen duten dialogoz lagunduta –“beltza eta britainiarra zarenean beti ari zara borrokan benetan nor zaren ulertzeko. Herritarra ala bisitaria?”, dio kartzelan dagoen pertsonaietako batek–. Ez dira iraganean gainditutako kontuak, akaso horrek bihurtzen du patata bero bat programatzaileentzat. Merezi duten sei kapitulu dira: bila ezazue Torrent on bat.

FITXA

Guerrilla
Zuzendariak: John Ridley, Sam Miller
6 kapitulu, 360 minutu

 


Eguneraketa berriak daude