Bilboko Irala auzoko Itsaspe Gaztetxea desalojatu du Udaltzaingoak

  • Orain dela bi aste inguru okupatu zuten hutsik zegoen eraikin bat Bilboko Irala auzoko gazte asanbladako kideek. Ostegun goizean, ordea, Udaltzaingoa lokalaren jabearekin agertu eta desalojatu egin dituztela jakinarazi dute gazteek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 08an - 15:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maiatzaren 19an, larunbata, okupatu zuten Iralako gazte asanbladako kideek hamabost urtez hutsik zegoen lokal bat. Hala ere, gaur goizean desalojatu dituzte. 

Ohar informatibo baten bidez adierazi dutenez, desalojoaren aurrean Bilboko Irala auzoko gazteek auzoan lanean jarraituko dute espazio baten faltan bada ere: “Gure proiektu, gure nahiak, gure ideiak burutzeko asmoarekin eta auzoarekiko dugun konpromisoarekin ez dugu etsiko”. 

Irala auzoan gazteentzako zein auzokideentzako espazio hutsak berreskuratzen jarraituko dutela aldarrikatu dute, koloreztatzearen aldeko apustua egingo dutela gaineratuz.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Eguneraketa berriak daude